Politika
Bilerak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
Alderdi bakoitzak Zarzuelara bidaliko dituen ordezkarien zerrenda eman dio Meritxell Batetek. EFE
Felipe VI.a Espainiako Parlamentuan ordezkaritza duten hamabost alderdi politikoetako ordezkariekin biltzen hasi da. ERC eta EH Bildu, baina, ez dira bilera horietara joango, Parlamentuko iturriek jakinarazi dutenez.
Lehenik eta behin, Jose Maria Angel Mazon Kantabriako Alderdi Erregionalistako diputatua hartu du, 10:00etan. Gerora iritsiko dira Joan Baldovi (Compromis), Juantxo Lopez de Uralde (Equo) eta Javier Esparza (UPN).
Bazkalorduan etena egin dute, baina 16:30ean elkarrizketei ekingo die Felipe VI.ak. Ordu horretan, Ana Oramasekin (Kanariar Koalizioa) batuko da, eta 17:15ean, Yolanda Diazekin (En Marea), aipatu iturrien arabera.
Alberto Garzon (IU), Aitor Esteban (EAJ), Laura Borras (Junts per Catalunya) eta Jaume Asens (En Comu Podem) dira aste honetan Espainiako erregearekin bilduko diren gainerako politikariak.
Azkenik, Santiago Abascal (Vox), Pablo Iglesias (Podemos), Albert Rivera (Ciudadanos), Pablo Casado (PP) eta Pedro Sanchez (PSOE) hartuko ditu.
Ohikoa denez, ordezkaritza txikiena duten alderdien ordezkariak igaroko dira lehenik Zarzuelatik, betiere, Kongresuan azken hauteskundeetan lortu duten diputatu kopurua kontuan izanda.
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak astelehenean eman zion Felipe VI.ari alderdi bakoitzak Zarzuelara bidaliko dituen ordezkarien zerrenda. Hori jasotakoan, elkarrizketa bakoitzaren data eta ordua zehaztu zituen Zarzuelak.
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa