09:53

Politika

PRESOAK

Sarek Luhuso eta Gernika lotuko ditu bizikletaz, uztailaren 19tik 21era

EITB.EUS

Guztira, hiru etapa izango dira: Luhuso-Zarautz, Zarautz-Lekeitio eta Lekeitio-Gernika. Zatika edota itzuli osoa egin daiteke. Aldez aurretik izena eman behar da Sareren webgunean.

  • Bizikleta martxaren aurkezpena, Gernikan

    Bizikleta martxaren aurkezpena, Gernikan. Argazkia: Sare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iaz bezala, Sare dinamikak bizikleta martxa antolatu du udan. Hiru egunetan, uztailaren 19tik 21era, Luhuso eta Gernika arteko bidea egingo dute.

Orain Presoak dinamikaren baitan deituriko bizikleta martxa honekin, pedalkadaz pedalkada, elkarbizitzaren eta bakearen aldarria Euskal Herriko herrietan zabaltzea da helburua. "Espetxe politika honekin amaitu eta salbuespen neurriak, behin betikoz, bertan behera uzteko noranzkoan eman behar ditugu urratsak, edota kasu honetan, pedalkadak", azaldu zuten aurkezpen prentsaurrekoan antolatzaileek.

Iazko bizikleta martxan, Mont de Marsan espetxea eta Zaballako kartzela lotu zituzten. Aurten, uztailaren 19tik 21era elkarbizitzaren eta bakearen ikur diren bi herri batu nahi dituzte; Luhuso eta Gernika: Luhuso, gizarte zibilaren konpromisoaren eredu eta Gernika, bizikidetzaren eta bakearen eredu eta sinbolo.

Hiru etapa:

Uztailak 19: Luhuso-Zarautz

Uztailak 20: Zarautz-Lekeitio

Uztailak 21: Lekeitio-Gernika

Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte etapa osoak egin nahi ez dituzten pertsonak martxara batu daitezen, tarte txiki baterako bada ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena