Politika
Elkarrizketa
RADIO EUSKADI | EITB.EUS
Kataluniako Parlamentuko presidentea Euskadin da gaur, 'proces' auziaren epaiketa azken txanpan sartu den honetan.
Roger Torrent, Radio Euskadiren estudioetan. Argazkia: EiTB
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Euskadin da gaur. Goizean elkarrizketa egin diote Radio Euskadin, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearen bildu ostean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartuko da arratsaldean. Hain justu, lehendakariak Kataluniako auzian laguntzeko bere burua eskaini duela eta, Torrentek esan du Urkulluk "behar dugun elkarrizketa eremua sortzen lagunduko" duela.
Izan ere, Torrenten ustez, gatazka konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa ezinbestekoak dira, eta horren ildoan, mahaia politiko bat osatzea aldarrikatu du. Adierazi duenez, mahai horrek "aldeaniztuna" izan beharko luke, "irtenbide demokratiko bat lortzeko aktore politiko asko bildu beharko lirateke" erantsi du.
'Proces' auziko epaiketa azken txanpan sartu den egunean etorri da ERCko ordezkaria Euskadira. Torrentek salatu duenez, "Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak Voxen elastikoa daramate togaren azpian. Denek partekatzen dute errelato bera".
Torrenten esanetan, Kataluniako preso politikoei matxinada egoztea akusazio "faltsua" da, "Katalunian ez delako inoiz ez matxinadarik ezta indarkeriarik izan. Izatekotan, botoa libreki eta modu baketsuan eman nahi zuten herritarren aurka Poliziak erabilitako indarkeria egon zen".
Sanchez hizpide hartuta, Kataluniako Parlamentuko presidenteak deitoratu du "Espainiako Gobernuak gatazka auzitegietatik ateratzeko eta negoziazio politikorako mahaia eratzeko aukera" galdu duela. Buruzagi katalanaren iritzian, "bidalitako mezua ez da egokia, politikaren kontrakoa da".
Hori horrela, ausardia eskatu dio presidente sozialistari: "Politika egin behar da, hizki larriz".
Torrentek uste du gatazka bozkatuz konponduko dela, Kanadan edo Eskozian egin duten moduan. "Guk Eskoziako irtenbidea nahi dugu. Katalanek etorkizunean zer izan nahi duten galdetzeko neurriak har ditzatela Estatuko botere publikoek", azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa