Politika
MEMORIA HISTORIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Helegileei eta, bereziki, instituzio konstituzionalen interes publikoei zein Estatukoei eragin liezaieketen kalteak saihestea da Franco hobitik ez ateratzeko arrazoi nagusia.
Erorien Harana, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salak aho batez erabaki du Francisco Francoren gorpuzkiak ekainaren 10ean hobitik ez ateratzea.
Helegileei eta, bereziki, instituzio konstituzionalen interes publikoei zein Estatukoei eragin liezaieketen kalteak saihestea da Franco hobitik ez ateratzeko arrazoi nagusia.
Horixe da, hain zuzen, Gorenak ohar labur baten bitartez jakinarazi duena. Bi ordutan hartu dute erabakia Auzien Salaren Laugarren Sekzioko bost epaileek.
Modu horretan, Franco Erorien Haranetik ateratzeko aukeraren aurka aurkeztutako lau helegiteei erantzun die Gorenak. Horretarako, Celsa Pico, Jose Luis Requero, Pablo Lucas eta Antonio-Jesús Fonseca-Herrero epaileak izan ditu lagun Jorge Rodriguez Zapatak Salako presidenteak.
Gobernuaren ustez "zuzena" da hartutako erabakia
Espainiako Gobernuak "normaltzat" jo du Francoren gorpuzkiak Erorien Haranean uztea, "auzi horren gainean erabaki bat hartu arte, behintzat".
"Ez da arraroa Auzitegi Gorenak prozesua atzeratzea", esan dute Moncloako iturriek albistea ezagutu eta batera.
Alabaina, Gobernuak argi dauka Gorenak atzera botako dituela gorpuzkiak lurpetik ateratzearen aurka aurkeztutako helegite guztiak, auziaren gaineko erabaki bat hartu bezain pronto.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa