Politika
ALTSASU AUZIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzipetutako gazteen defentsek Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren kontra jarritako zortzi kasazio-helegiteak inpugnatu ditu Ministerio Publikoak.
Altsasuko gazten aurkako epaiketaren une bat. Argazkia: EFE.
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen kontra ezarritako zigorra berresteko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Gorenari. Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien auzipetuei, 2015eko urriaren 15ean bi guardia zibilekin eta haien bikokideekin izandako liskarrengatik, terrorismoa egotzi ez arren. Agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egotzi zikieten.
Ebazpen horren kontra, zortzi kasazio-helegite aurkeztu zituzten zigortutako gazteen defentsek, eta Ministerio Pulikoak errekurtso guztiak inpugnatu zituen, orain arteko ebazpenetan terrorismo delitua jasotzen ez dela ikusita, Gorenean helegiteak jartzea ez dela "egokia" argudiatuz.
Zigorra berresteko froga nahiko dagoela uste du fiskalak, erasoa arrazoi ideologikoengatik gertatu eta biktimak guardia zibilak zirelako, eta hori larrigarritzat jotzen du.
Era berean, Auzitegi Nazionaleko magistratuen ustezko alderdikeria ukatzen du fiskalak, nahiz eta Guardia Zibilak domina eman eta epaile bat guardia zibil baten ezkontidea izan. Fiskaltzaren hitzetan, modu partzialean aritu direnik ezin da defendatu.
Auzitegiaren bi ebazpenek zigorrak areagotu zituzten diskriminazioagatik, biktimak guardia zibilak izateak akusatuen erasoa bultzatu zuela ulertuta, baina terrorismoa baztertu zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa