Politika
NAFARROA
eitb.eus
Ferrazetik abisua jaso arren, PSNk, oraingoz, eutsi egiten dio aste honetan hastekoa duen bilera-errondari. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin da biltzekoa Chivite.
PSNko buruzagiak, M26ko emaitzak jakin ondoren. Argazkia: EFE.
Albisteak (3)
Maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzak jakin orduko esan zuen Maria Chivite PSNko buruak ez zuela Javier Esparzaren presidentetza ahalbidetuko Nafarroan, eta Gobernu aurrerakoia osatzeko saiakera egingo zuela. Berehala ekin zion lanari, baina parez pare duen korapiloa geroz eta handiagoa da. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeekin akordio batera heltzea ez du baztertzen Chivitek, baina hori lortuta ere, EH Bilduren abistentzioa ezinbestean beharko du presidente izendatzeko inbestidura saioan. Eta azken hori da Ferrazek gogoko ez duen harimuturra, PSOEko iturriek baieztatu dutenez.
Aldatu egin du, beraz, Pedro Sanchezen alderdiak bere jarrera azken egunotan, publikoki behintzat, inork ez diolako betorik jarri Chiviten asmoari. PSOEren zuzendaritzak jarritako baldintza bakarra EH Bildurekin ez negoziatzea izan da, eta ezker abertzalearekin ezer ez duela negoziatuko ere garbi esan du PSNko buruak hasieratik. Abstentzioa trukean ezer adostu gabe lor zitekeela eman du aditzera.
Joan den ostiralean, baina, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkateak txeke zuririk ez dutela emango esan zuen. Alkatetzari eusteko, eta eskuina boterera ez iristeko, beste alderdi guztiekin negoziatzeko borondatea agertu zuen.
Bestalde, Jose Luis Abalos PSOEren koordinatzaileari aurreko astean behin eta berriz galdetu zioten EH Bilduren abstentzioarekin Chivite presidente izendatzea ontzat joko lukeen, baina ez zuen argitu, artean PSNk ez ziola zuzendaritza federalari bere proposamena ofizialki helarazi argudiatuta.
PP, bere aldetik, gogor ari da presionatzen, eta Nafarroako sozialistak "independentisten esanetara" jarriko direla esan dute popularrek. Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak, gaur egin duen agerraldi batean, adierazi du Nafarroa EAJri eta EH Bilduri oparitu nahi diola PSNk. 2009an PPk Patxi Lopez EAEko lehendakari izatea ahalbidetu zuela gogora ekarri du, "trukean ezer jaso gabe".
Gauzak horrela, eta Ferrazetik abisua jaso arren, PSNk, oraingoz, eutsi egiten dio aste honetan hastekoa duen bilera-errondari.
Bestalde, EH Bildu "edonola" PSOEren gobernukidea ez dela izango bermatu du Carmen Calvo Espainiako Gobernuaren presidenteordeak astelehen honetan.
"PSOErentzako alderdi gisa, Bildu edonola ez da PSOEren bazkide izango mundu guztiak badaki, argi dagoen gaia da, beti argi egon da eta ondorioz, berriz esatea ez da beharrezkoa", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa