Politika
FRANTZIA
EITB.EUS
Maiatzaren 17an Frantziako Alpeetan atxilotua izan ostean, 10 eguneko epea zuen Frantziak 2017an ezarri zion zortzi urteko kartzela zigorraren aurka egin eta epaiketa errepikatzea eskatzeko.
Josu Urrutikoetxea, atxiloketaren unean. Argazkia: EFE
Josu Urrutikoetxea ETAko ustezko buru politiko ohiak Frantzian bere aurka 2017an egindako epaiketa errepikatzea eskatuko du, Berria egunkariak jakinarazi duenez. Urrutikoetxea maiatzaren 17an atxilotu zuten Frantziako Alpeetan.
Urrutikoetxeak hamar eguneko epea zuen atxilotua izan zenetik epaiketaren errepikapena eskatzeko, Frantziak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri baitzion 2017ko epaiketa hartan.
Agintariek 2002tik ez zekiten non zegoen Urrutikoetxea, hori dela eta, 2017an epaitua eta zigortua izan zen "prozesuan auzi-iheslari deklaratu" ostean.
Laure Heinich eta Laurent Pasquet-Marinacce abokatuek Berria egunkariari jakinarazi diotenez, Urrutikoetxeak ez zuen epaiketaren jakinarazpena jaso. Bestalde, egotzi dioten delitua (erakunde kriminal baten partaide izatea) "bereziki difusoa" dela gaineratu dute. Urrutikoetxeak orain arte azalpenak emateko aukera ez duela izan esan dute abokatuek, egotzitako delituak ukatu baititu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa