Politika
PANAMA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Selekzioak Panaman jokatu duen futbol partidaren harira, Eusko Jaurlaritzak Urkulluren mezu bat eta selekzioaren kamiseta bat eman dizkio German Guardia Jaen kontsul ohiaren familiari.
Euskal Selekzioak aste honetan Panaman jokatu duen adiskidantzazko futbol partidaren harira, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat bertara joan da German Guardia Jaen kontsul ohiaren familia omentzeko. Guardia Jaen Panamak Anberesen (Belgika) zuen kontsula izan zen eta, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, II. Mundu Gerraren hasieran, Jose Antonio Agirre lehendakariari Europatik ihes egiten eta Amerikako Estatu Batuetara (AEB) erbesteratzen lagundu zion.
Omenaldia asteazkenean izan zen, Panama Hirian. Eusko Jaurlaritzaren izenean, bertan izan ziren Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria. Familiaren aldetik, ostera, Laurentino Guardia Jaen bertaratu zen, kontsularen semea, emaztearekin eta alabarekin.
Bingen Zupiriak hainbat opari eman zizkion Guardia Jaen familiari, Iñigo Urkullu lehendakariaren izenean, eta aitorpen hitzak egin zituen zendutako kontsularen alde.
Panamako kontsulak identitate faltsu bat eman zion Agirre lehendakariari, baita panamar nazionalitatea ere. Bingen Zupiriaren hitzetan, "Guardia Jaenen eskuzabaltasunari esker, AEBetara erbesteratu ahal izan zen. Herrialde horretan, lehendakariak lan politiko nekaezina egin zuen".
Omenaldiaren bitartez, Agirre lehendakariarekin izandako konpromisoa eskertu nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak Guardia Jaen familiari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa