08:40

Politika

CIS-en inkesta

PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernu bat nahiago du herritarren gehiengoak

Agentziak | Erredakzioa

Inkesta erantzun dutenen ia erdia koalizio gobernu batean alde dago, eta alderdiei buruz galdetuta, sozialisten eta koalizio morearen arteko akordioa aipatu dute % 34,1ek.

  • Sanchez eta Iglesias, Moncloan egin zuten bileran.

    Sanchez eta Iglesias, Moncloan egin zuten bileran. EFEren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken CIS inkestari erantzun dioten herritarren % 45,2 hainbat alderdik osatutako koalizio gobernu baten alde daude, eta zein alderdi nahiago duten galdetuta, % 34,1ek PSOEren eta Unidas Podemosen artekoa aipatu dute, alderdi nazionalista ez independentisten abstentzioarekin.

CISen azken inkesta maiatzaren 1a eta 11 bitartean egin zuten, hauteskunde orokorren ostean.

Espainiako Gobernua nola osatu beharko litzatekeen itaunduta, herritarren % 44,1ek PSOEren edo boto gehien jaso duen alderdiaren arteko gobernua aipatu dute. Koalizio gobernuarena da, dena den, gehiengoak lehenetsitako formula. Herritarren % 11,7k PSOEren eta Ciudadanosen gobernu baten alde egin dute, eta % 7,7k, PSOEk, Podemosek eta independentistek osatutakoaren alde.

Galdetutakoen % 5,8ren ustez, hauteskundeak errepikatu egin beharko lirateke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena