Politika
Hezkuntza-programa
Agentziak | Erredakzioa
Lau hilabeteren ondoren, Eusko Jaurlaritzak 'Herenegun' materialari buruzko elkarrizketa-erronda amaitu du ekarpenak egin zituzten erakundeekin.
'Herenegun' Batzordearen bilera. Artxiboko argazkia: ETBko bideo batetik ateratakoa
Albisteak (7)
Eusko Jaurlaritza 'Herenegun' dokumentaletan aldaketak sartzen hasiko da hemendik aurrera, 2019-2020 ikasturtean egingo den esperientzia pilotua prestatze aldera. Bestalde, bideoetan ateratzen diren biktimen profilak zabalduko dituela jakinarazi du Jaurlaritzak.
2013-2016rako Bake eta Bizikidetza Planaren ebaluazioak eta 2017-2020 aldirako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planetik eratortzen diren aurreikuspenek hezkuntza-material bat prestatzea aholkatu zuten, Memoria Hurbilari zegokion aldi (1960-2018) historiako ikasgaian txertatzeko, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan.
Material hori urriaren 11n aurkeztu zen zirriborro gisa eta Legebiltzarreko talde guztiei, Euskadiko Eskola Kontseiluari, Gizalegez Akordioaren sinatzaileei, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari eta Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren Aholku Batzordeari bidali zitzaien. Ekarpenak jasotzeko epe bat zabaldu zen azaroaren 16ra arte, gero abenduaren 21era arte zabalik egon zena.
Ezarritako epean, 31 ekarpen-multzo jaso ziren. Jasotako iradokizun gehienak bost dokumentalen eta Esparru Historiografikoari buruzko 1. dokumentuaren gainekoak dira, eta ia ez zitzaien ekarpenik egin ikasleekin egingo den hezkuntza-lana garatzen duten koadernoei.
Jasotako ekarpenak aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 2019ko urtarrilaren 24an iragarri zuen hezkuntza-material horrii buruzko adostasuna elkarrizketarekin, denborarekin eta jarrera irekiarekin kudeatzeko asmoa zuela. Ondorioz, esperientzia pilotuaren inplementazioa ikasturte bat atzeratzea eta ekarpenak egin zituzten erakunde guztiekin elkarrizketa-prozesua bati ekitea erabaki zuen.
'Herenegun' material didaktikoan sartuko diren aldaketen proposamena jarrera irekia izan duela jakinarazi du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak.
Horrenbestez, bideoetan ateratzen diren biktimen profilak zabalduko dituzten testigantzak txertatuko dituzte, zenbait ekarpenetan behin eta berriz azpimarratu izan delako. Bideo bakoitzean idatzita agertzen den mezua indartzeko, testua gehitu eta mezua irakurtzen duen off ahotsa txertatuko dute.
Halaber, Legebiltzarrean presentzia duten sentikortasun politiko guztietako ahotsen presentzia eskainiko dute.
Hori horrela, ez dituzte gorrotoa edo bazterketa bultza lezaketen baieztapenik ezta terrorismoaren legitimazioa iradoki dezaketen teoriarik ere txertatuko.
Era berean, esperientzia pilotuak bere garapenaren ebaluazio- eta sistematizazio-prozesu zorrotza jasango du. Emaitzen arabera, esperientzia pilotua zabaltzeko aukera izango dute.
Bestalde, esperientzia pilotu horretan parte hartuko duten irakasleei trebakuntza emango diete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa