Politika
Madrilen
Erredakzioa
Manos Limpiasek Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Angeles Barreiro epaileen aurkako salaketa aurkeztu du Botere Judizialean, Troitiñoren askatzea haien arduragabekeria izan zela diotelako.
Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidenteak&' || 'nbsp; Antonio Troitiño ETAko kidearen askatzearen aurretiko ikerketa artxibatzea erabaki du, baita erabaki hori atzera bota izana ere.
Iturri juridikoen arabera, Juanesek ikerketa artxibatzeko erabakia hartu du Manos Limpiasek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian (BJKN) aurkeztutako salaketaren berri izan ostean. Epailearen arabera, Botere Judizialak kasua ikertuko badu, ANk ikerketa bera egitea ez du zentzurik. Manos Limpiasek Troitiñoren askatzea Auzitegi Nazionaleko hiru epaileen arduragabekeria izan zela dio, eta horretan oinarrituta aurkeztu du salaketa.
Auzitegi Nazionalaren presidenteak aurretiko informazioa zabaldu zuen baina ez zuen ikerketari buruzko txostenik eskatu.
Manos Limpiasen salaketa
BJKNean aurkeztutako txostenean, Trotiño auzian hiru magistratuek agertutako irizpide aldaketarekin oker jokatu zutela onartu eta, ondorioz, Justiziaren funtzionamenduak huts egin zuela dio ultraeskuindar sindikatuak.
Troitiño leku ezezagunen batean dago, kartzelan 24 urte egon ostean askatu zutenetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa