17:47

Politika

Auzitegi Nazionala

ANk Urrutikoetxea Espainiaratzea eskatu du Zaragozako kuarteleko atentatuagatik

agentziak | erredakzioa

Ismael Moreno epailea Frantziako Estatuari zuzendu zaio esateko 1987ko erasoa preskribatu bada ere, atxilotzeko agindua 2005an eman zuela.

  • Urrutikoetxea, atxilotu zutenean. Argazkia: EiTB

    Urrutikoetxea, atxilotu zutenean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Frantziari eskatu dio Josu Urrutikoetxea, ETAren buruzagi ohia, entregatzeko, 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren aurka egin zuten atentatuagatik epaitzeko.

Morenok autoa igorri dio Frantziari Urrutikoetxea Espainiaratu eta auzi horrengatik epaitzeko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten ETAren buruzagi ohia 2002an auzipetu zuten atentatu horren harira, atentatu terrorista delitua, 10 hilketa eta beste 73 hilketa saiakera egotzita.

Morenoren idatzian agertzen denez, Europar Batasuneko Itunak galarazi egiten die estatu kideei estradizioei muzin egitea jatorrizko estatuan delituak preskribatu ez direnean, nahiz eta eskaera jaso duen estatuan preskribatuta egon.

Horregatik, delitua Espainiako Estatuan ez dela preskribatu azpimarratu du epaileak, zeren atentatua 1987ko abenduaren 11n izan bazen ere, 2005ean eman zuten atxilotzeko agindua, eta Morenok dio orduan ireki zela epea (legediaren arabera, epea 20 urtekoa da irakurketa eskuzabalenean).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena