Politika
Bake eta bizikidetza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako Gobernuko presidenteak esan du euskal presoak Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara lekualdatzen jarraituko dutela. Macron Biarritzen izan da arratsaldean.
Emmanuel Macron eta Michel Veunac Biarritzeko alkatea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Biarritzeko alkatearekin bildu da gaur arratsaldean, abuztuan G7ak hiri horretan egingo duen goi-bilera prestatzeko, eta Josu Urrutikoetxearen atxiloketaz eta Euskal Herriko bake prozesuaz mintzatu da bertan.
Frantziako Gobernuaren iritzian, azken urteetan Euskal Herrian gertatu dena "eredugarria da gatazkak konpontzeko eta armagabetze prozesuetarako".
ETAren desegitea "oso elementu garrantzitsua" izan dela, eta erabaki hori Euskal Herriko "politikari askok" bakea eta adiskidetzea lortzeko agertu zuten inplikazioari esker iritsi zela esan du. "Estatu baten betebeharra da mugimendu hori babestea", erantsi du.
Frantzian dauden euskal presoen egoerari buruz galdetuta, Nicole Belloubet Justizia ministroak azken urtean egindako lana babestu du eta bide horretatik jarraituko dutela agindu du: euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara banaka hurbiltzen.
Hurbilketa horiek guztiak "legearen baitan eta ebazpen judizialak errespetatua" egiten direla eta, ondorioz, Gobernuak ezer esateko ez duela gaineratu du.
Presoen auziari lotuta azken hilabeteetan "asko" egin dela eta aurrerantzean bide beretik jarraituko dutela ziurtatu du. "Gobernuak baketze eta adiskidetze prozesuan lagundu nahi du eta, beraz, bide beretik jarraituko dugu lanean", adierazi du.
Josu Urrutikoetxeak ETAren amaieran izan zuen paperak kontutan hartuta, Frantziak bere jarrera aldatu beharko lukeen galdetuta, Macronek esan du ETAko buruzagi historikoak “delitu larriak” egin zituela eta horregatik ezarri ziotela kartzela-zigorra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa