Politika
EiTB Focus inkesta
eitb.eus
Navarra Suma izango litzateke lehen indarra 16-17 eserlekurekin. Geroa Baik eta EH Bilduk gora egingo lukete eta 10 eta 9 parlamentarirekin geratuko lirateke. Asironek ez lioke eutsiko Alkatetzari.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Navarra Sumak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak irabaziko lituzke, baina laukoak gehiengoa izango luke, Gobernua osatzeko aukerarekin, EiTB Focus inkestaren arabera.
Horixe da EiTB Focus makroinkestan agertzen dena, maiatzaren 14tik 15era Gizakerrek egindako lanaren ondorio. Aurreko ostegunean EAEko hiriburuetako inkestak argitaratu genituen.
Ikerketaren arabera, Navarra Suma izango da indar bozkatuena % 31ko babesarekin eta 16-17 parlamentarirekin, baina aurreko bozetan baino % 3 babes txikiagoa izango luke.
Geroa Bai bigarren izango litzateke 10 ordezkarirekin eta ia % 3ko gorakadarekin. Antzeko igoera izango luke EH Bilduk % 16,9ra arte, 9 parlamentarirekin. PSNren babesa % 1,8 igoko litzateke eta 7 ordezkaritik 8ra pasatuko litzateke. Unidas Podemosek, berriz, 7tik 4-5era murriztuko luke ordezkari kopurua; Ezkerrak, 2tik 1-2ra; eta Vox Parlamentuan sartuko litzateke ordezkari batekin edo birekin.
Emaitza horiek eskuartean, Podemosen barne arazoek eragin negatiboa izan dute koalizio morearengan, baina horrek ez luke galaraziko lauko Gobernua osatzea, 26 ordezkariraino irits baitaitezke.
Navarra Sumak ez luke gehiengorik izango Voxekin, ezingo lukete Andaluziako eredua errepikatu, baina PSNren babesarekin izango lukete egungo Gobernuari bidea ixteko aukera.
Gainera, Geroa Bairen eta EH Bilduren kudeaketa da Foru Erkidegoan nota onena jaso duena. Foru hauteskundeetako parte-hartzea % 70era iristea aurreikusi dute.
Iruñea
Udal-hauteskundeei dagokienez, inkestak Navarra Sumaren garaipena aurreikusten du hiriburuan ere, baina ia bost puntuko beherakadarekin aurreko bozen aldean (% 38,4tik % 33,9ra), nahiz eta zinegotzi bat gehiago pilatuko lukeen (11).
EH Bilduk gorakada handia izango luke (% 16,6tik % 21,2ra) eta 7 zinegotzi, egungo legegintzaldian baino bi gehiago; baina Geroa Bairekin eta Ezkerrarekin elkartuta ere, Alkatetza lortzetik zinegotzi batera geratuko litzateke. Hala, Navarra Sumaren hautagaiak lortuko luke Alkatetza, alderdi bozkatuena izango delako.
PSNk 3-4 zinegotzi lortuko lituzke bi puntuko igoerarekin (% 11,9), Ezkerra berdin geratuko litzateke edo egun duen ordezkaria galduko luke, Unidas Podemosek ez luke ordezkaririk lortuko, Aranzadik egun dituen hirurak galduko lituzke, eta Vox ez litzateke sartuko.
Hautagaien baloraziora joanda, badirudi agintaldiak ez diola kalte egin Joseba Asironi, hautagaien artean gainditu duen bakarra baita (5,3). Bigarren lekuan geratu da Itziar Gomez Geroa Bairen alkategaia (4,8); eta hirugarren, Edurne Equino Ezkerrarena (4,5).
Enrique Maya Navarra Sumaren alkategaia geratu da ondoren, 4,2ko puntuazioarekin, Maite Esporrin PSNren alkategaiaren nota berarekin. Andoni Romeo Aranzadiren hautagaia da balorazio okerrena jaso duena, 3,6 hain zuzen ere.
Fitxa teknikoa
Nafarroan bizi diren 650 pertsona (Iruñean 400, eta Nafarroako gainerako udalerrietan 250.
La= ±% 3,84, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, Nafarroako datuetarako, ±% 4,89 Iruñeko datuetarako.
Udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 9,1 euskaraz egin dira, eta gainerako % 90,9a, gaztelaniaz.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko maiatzaren 14ean eta 15ean egin zuten telefono bidezko elkarrizketak eginez.
Galdeketen batez besteko iraupena 3 minutu eta 24 segundokoa izan zen: motzenak 2 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 7 minutu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa