07:43

Politika

PRESOAK

Euskal ordezkaritza eta Frantziako Justizia Ministerioa harremanetan dira berriro

EITB.EUS

Ekainaren 7an biltzar bat egingo dute Biarritzen eta ekainaren 8an giza kate bat, bake prozesuari eta presoen auziari bultzada bat emateko.

  • Betbdeder, Veunac, Funosas, Berhokoirigoin eta Etchegaray, Biarritzeko agerraldian

    Betbdeder, Veunac, Funosas, Berhokoirigoin eta Etchegaray. Argazkia: @Artisans_Paix

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Euskal Herriko ordezkaritza eta Frantziako Justizia Ministerioa harremanetan dira berriro, presoen auzia hizpide, Bake Bideak jakinarazi duenez, eta "laster" presoen hurbilketan aurrerapausoak espero dituela azpimarratu du.

Mixel Berhokoirigoinen hitzetan, urtarrilean hasi zituzten elkarrizketak eta biziarteko zigorrera kondenatutako hiru presoren egoera izan dute ahotan, kasuak berriro aztertu eta baldintzapean aske utz ditzatela eskatzeko.

Hala iragarri zuten atzo Biarritzeko Bellevue kasinoan eskainitako prentsaurrekoan. Agerraldian parte hartu zutenen artean daude, Anaiz Funosas, Bake Bideako presidentea; Mixel Berhokoirigoin, Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kidea; Jean-Rene Etchegaray, Euskal Elkargoko presidentea; Michel Veunac Biarritzeko alkatea eta Lucien Betbeder Auzapezen Biltzarreko presidentea.

Bestalde, ekainaren 7an eta 8an biltzar bat eta giza kate bat egingo dituzte Biarritzen, bake prozesuari eta presoen auziari bultzada emateko. Ekainaren 7an (ostirala) biktimen lekukotzak entzungo dira.

Sarek, bere aldetik, hurrengo egunean Biarritzen egingo den giza katean parte hartzeko deia egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena