Politika
Alfredo Perez Rubalcaba hil da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdi horietako buruzagiak Alfredo Rubalcabaren hil-kaperan izango dira, 20:30etatik aurrera.
Pedro Sanchez ospitaletik ateratzen, Rubalcabaren senideei doluminak eman ostean. Argazkia: EFE
Espainiako Alderdi Sozialistak iragarri du maiatzaren 26ko hauteskundeetako kanpainako ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki duela, Alfredo Perez Rubalcabaren heriotza dela eta.
PSOErentzat Rubalcaba "dena" izan zela azpimarratu du alderdiak ohar batean. "Espainiar guztiak berarekin zorretan gaude, Espainiaren eta herritarren alde egin zuen lanagatik. Gure doluminak eman nahi dizkiogu bere emazteari, familiari eta lagunei", dio agiriak.
PSE-EEk eta PSNk ere kanpainako ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituztela jakinarazi dute. PSCk zehaztu du Rubalcabaren hileta burutu arte ez dutela ekitaldirik egingo.
Bestalde, Alderdi Popularrak, Podemosek eta Ciudadanosek ostiral honetarako aurreikusita zituzten ekitaldiak bertan behera utzi dituztela jakinarazi dute. Alderdi horietako buruzagiak Diputatuen Kongresuan ezarriko duten hil-kaperara joango iluntzean.
Alabaina, Elkarrekin Podemosek kanpainako ekimenekin aurrera jarraitzen erabaki du eta Donostian arratsalde honetarako deituta zeukan ekitaldia burutu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa