Politika
PSOE
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchezek bertan behera utzi du Bartzelonara egin behar zuen bidaia, presidenteorde ohiaren osasun egoeraren nondik norakoak gertutik jarraitzeko.
Alfredo Perez Rubalcaba. Artxiboko argazkia: EFE.
Albisteak (1)
Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko Barne ministro ohiaren osasun egoera "berdin" jarraitzen duela esan du ostiral honetan Gregorio Martinez familiaren bozeramaileak.
Puerta de Hierro Majadahondako ospitalean kazetariei egindako adierazpeneatan, Martinezek eskerrak eman dizkie hedabideei Rubalcabaren osasun egoeraren harira egindako jarraipenegatik.
Agintari sozialista ohiaren osasun egoera, asteazkenean iktusa izan ostean, "atzo bezala" jarraitzen duela eta haren osasun egoeran aldaketarik ez dela izan azaldu du.
Jose Blanco eta Valeraino Gomez ministro ohiak, Antonio Hernando Parlamentuko bozeramaile ohia,Rafael Simancas diputatua eta Rodolfo Ares sailburu ohia izan dira ostiral honetan ospitalean.
Jaime Lissavetzky Kirolerako Estatu idazkari ohia ere bertan izan da, Rubalcabaren lagun mina baita.
Medikuek atzo esandakoaren arabera, Rubalcabaren osasun egoera "oso larria" da eta "familiak eskatuta" haren egoeraren informazio gehiago ez dutela emango esan zuten.
Madrilgo larrialdietarako zerbitzuek asteazkenean, 18:12an jaso zuten deia, 67 urteko gizon bat etxean zorabiatu zela esanez.
Sozialistek Rubalcaba babestu dute
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bertan behera utzi du ostiral honetan Bartzelonara egin behar zuen bidaia, presidenteorde ohiaren osasun egoeraren nondik norakoak gertutik jarraitzeko.
Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak, berriz, Ministro Kontseiluen osteko prentsaurrekoa eman du nabarmenki hunkituta, eta Rubalkabak "bizitzearren borrokan ari dela" azpimarratu du
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa