11:54

Politika

Senatua

Miquel Iceta izango da Senatuko presidente berria

Agentziak | Erredakzioa

Alderdi independentistek ez dute Iceta senatari izendatzeko premiazko prozedura onartu eta maiatzaren 15era atzeratu dute eztabaida.

  • Miquel Iceta

    Miquel Iceta. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miquel Iceta Kataluniako Parlamentuko sozialisten buruak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen proposamena onartu du, eta Senatuko presidente berria izango da, PSOEko zuzendaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzen ostean, PSOEk gehiengo osoa izango du Senatuan; horrenbestez, maiatzaren 21ean, Goi Ganbera osatzeko saioan, Iceta aukeratuko dute Senatuko presidente.

Hala ere, Iceta ez da senataria, eta, beraz, Kataluniako Parlamentuak senatari izendatu beharko du aurretik, Jose Montilla Generalitateko presidente ohiaren ordez. Montillak dimisioa emango omen du laster.

Horrela, PSCk jakinarazi duenez, lehenbailehen abiatuko dituzte Parlamentuan Iceta senatari izendatzeko izapideak.

PSCko zuzendaritza asteazken arratsaldean bildu da, egoera aztertzeko eta idazkari nagusiaren ordezkoa bilatzeko.

Maiatzaren 15era atzeratu dute Icetaren izendapena

JxCat, ERC eta CUP alderdiek ez dute premiazko prozedura onartu Miquel Iceta senatari izendatzeko, eta, horrenbestez, berariazko bilkura egin beharko dute. Kataluniako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak maiatzaren 15erako deitu du bilkura hori.

PSC, Cs, PP eta En Comú Podem alderdietakoek Icetaren izendapena arintzeko prozeduraren alde daudela eta ostegun honetan bertan egiteko prest zeudela jakinarazi dute Parlamentuko iturriek.

Icetak astebete du orain bere izendapenaren aldeko babesak lortzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena