06:51

Politika

KATALUNIA

Hauteskunde Batzorde Zentralak Torra zigortuko du Sant Jordi eguneko mezuagatik

AGENTZIAK

Aipaturiko organoak txosten zigortzailea zabaldu dio Generalitateko presidenteari, neutraltasun politikoa urratzen duten mezuak zabaltzea egotzita.

  • Quim Torra Sant Jordi eguneko adierazpen instituzionalean

    Quim Torra Sant Jordi eguneko adierazpen instituzionalean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde Batzorde Zentralak txosten zigortzailea zabalduko dio Quim Torra Generalitateko presidenteari, Sant Jordi eguneko adierazpen instituzionalagatik eta funtzionario katalanei bidalitako mezu elektronikoagatik. Aipaturiko organoaren arabera, bi kasu horietan alderdi politikoekin identifikagarriak diren mezuak baliatu zituen, neutraltasun politikoa urratuta.

Gauzak horrela, Ciudadanosek eta PSCk jarritako helegiteak partzialki aintzat hartu ditu Hauteskunde Batzorde Zentralak.

Organoaren iritziz, Torra presidenteak neutraltasun politikoa urratu zuen Sant Jordi eguneko hitzaldian. Generalitateko presidenteak "preso politikoak eta erbesteratuak" izan zituen gogoan bere diskurtsoan eta nazioarteko bitartekaritza eskatu zuen Kataluniako auzia "demokratikoki" konpontzeko.

Bestalde, aurrera begira, Generalitatearen erabilera alderdikoirik ez egitea eskatu dio Torrari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena