Politika
Salaketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Albert Riverak Fiskaltzan aurkeztutako salaketan Ernai gazte erakundeari leporatzen diote Ciudadanosen aurka Errenterian izandako protesten ardura.
Albert Rivera, Errenterian. Argazkia: EFE
Albert Riverak ezker abertzalearen kontrako salaketa jarri du Fiskaltzan, joan den igandean alderdi horrek Errenterian egin zuen ekitaldiaren aurka izan ziren protesten harira.
"EH Bildu eta Sortukoei salaketa hau ez zaie batere gustatuko", ohartarazi du Riverak.
Salaketan, Ernai ezker abertzalearen gazte erakundeari egozten diote protesta horien ardura, eta Sortuk eta LAB sindikatuak babestu egin zituela erantsi dute, sare sozialetan zabaldutako mezua froga gisa aurkeztuta.
"Ezker abertzaleak ezin hobeto antolatutako eta koordinatutako ekintza izan zen, alderdi konstituzionalista honen kontrako gorrotoa zabaltzeko", dio salaketak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa