13:51

Politika

Eskuduntzak

Eskualdatzea hauteskundeetatik kanpo hitzeman zuen Sanchezek, Erkorekaren arabera

Agentziak | Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako eledunak espero du teknikariek aurki ixtea 'eskuduntzen akordio guztiak', ostegunean Transferentzien Batzorde Mistoa bil dadin.

  • Erkoreka, Beltran de Herediarekin batera, prentsaurrekoan.

    Erkoreka, Beltran de Herediarekin batera, prentsaurrekoan. Argazkia: @jerkoreka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zehaztu duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hurrengo lau transferentziak Euskadiren esku uzteko "konpromisoa hauteskunde agertokitik harago" hartu zuen eta negoziazioa "erakundeen eta alderdien arteko harremanaren emaitza da". Erkorekak azaldu du teknikariak lanean daudela, eta "eskuduntzen akordio guztiak" itxiko dituztelakoan dago, ostegunean Transferentzien Batzorde Mistoa bil dadin.

Transferentzien aldebiko batzorde mistoa gaur bildu da, atzo zenbait gaitan aurrera egin ostean. Ingurumaria horretan "baikor" agertu da Erkoreka, Gobernu bileraren ondoko prentsaurrekoan: "Atzo egindako lanei eta hartutako konpromisoei esker, espero dut gaur ere proposamenak eta dokumentazioa elkartrukatzen jarraitzea".

"Asteazkenean bilera berri bat izango du ponentzia teknikoak"; eta, Transferentzien Batzorde Mistoak ostegunean egingo duen bilerari begira, "akordio guztiak adostuak izatea" dute helburu, hori baita "alde biek nahi dutena".

Erkorekaren hitzetan, Espainiako Gobernuak transferentzien inguruko konpromisoa hartu zuen, eta konpromiso hori "hauteskundeen agertokitik kanpo" hartu zuen. "Urte amaieran egutegi bat prestatzeko asmoa agertu zuten, baita lan egiteko plan bat ere; ondoren, egutegi hori mahai gainean jarri zuten, eta hori ardatz hartuta negoziatzen ibili gara", esan du.

Transferentziekin aurrera jarraitzeko Espainiako Gobernuak izan ditzakeen "arrazoi politikoen" harira, "ezer gutxi esan dezakeela" aitortu du.

Bestalde, PSOE eta EAJ salerosian aritu direla uste duten oposizioko agintariei erantzun dienez, "Eusko Jaurlaritzari ez dagozkion kritikak dira". "Gobernu Zentralarekin adostu duen guztiaren berri eman dezake Eusko Jaurlaritzak. Adostutako egutegia bi gobernuren arteko lanaren ondorioa da, eta ez alderdi politiko edo talde parlamentarioei dagokien harremanena", azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena