Politika
Hauteskunde orokorrak
Agentziak | erredakzioa
PSOEk 123 eta 138 eserleku artean lortuko lituzke. PPk, berriz, 66 eta 76 artean lortuko lituzke; Ciudadanosek, 42 eta 51 artean; Unidas Podemosek, 33 eta 41 artean; eta, Voxek, 29 eta 37 artean.
Albisteak (3)
CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak egindako azken barometroaren arabera, PSOEk Espainiako hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke botoen % 30,2rekin; eta, 123 eta 138 eserleku artean lortuko lituzke. Hala ere, alderdi batek ere ez luke gehiengoa lortuko, asteartea honetan argitaratutako kanpainaurreko datuen arabera.
Espainiako Gorte Orokorretarako hauteskundeak orain egingo balira PPk bigarren tokia berreskuratuko luke (% 17,2), sozialistengandik oso urrun baina Ciudadanos (% 13,6) eta Unidas Podemosen (% 12,9 ) aurretik. Voxek botoen % 11,9 eskuratuko luke.
Hori horrela, PPk 66 eta 76 eserleku artean lortuko lituzke; Ciudadanosek, 42 eta 51 artean; Unidas Podemosek, 33 eta 41 artean; eta, Voxek, 29 eta 37 eserleku artean.
EAJk 6 eserleku irabaziko lituzke Espainiako hauteskunde orokorretan, orain artekoak baino bat gehiago. PSE-EEk 5 eserleku lortuko lituzke; eta, EH Bilduk gorakada nabaria izango luke, 2 eserleku izatetik 4 edo 5 izatera pasako litzatekeelako. EAEko PPk, berriz, ordezkari guztiak galduko lituzke.
Esquerra Republicanak botoen % 4,5 eskuratuko luke (17 edo 18 eserleku). Juntsek, PDeCATen marka berriak botoen % 1,2 lortuko lituzke (lau edo bost eserleku).
Horrenbestez, PSOEk gobernua osatu ahal izango luke Ciudadanosekin (189 eserleku) edo Unidas Podemosekin (181 eserleku).
PPk, Ciudadanosek eta Voxek batuz gero ez lukete gehiengoa lortuko, gehienez 164 eserleku lortuko lituzketelako, eta 176 behar dira gehiengoa lortzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa