13:26

Politika

Eusko Legebiltzarra

Estatutu berriaren zirriborroan aurrerapausorik egon ez dela deitoratu du EH Bilduk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maddalen Iriartek ziurtatu du Legebiltzarrak aditu talde bati lan hori eskatu zionetik, urritik, ez dutela testuaren atal bakar bat idatzi.

  • Maddalen Iriarteren agerraldia, Legebiltzarrean

    Maddalen Iriarteren agerraldia, Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduko ordezkariak atsekabetuta azaldu dira astearte honetan, Eusko Legebiltzarrak Estatutu berriaren proposamena idazteko izendatutako aditu taldeak ez duelako aurrerapausorik eman, nahiz eta horretarako epea ekainean agortuko den.

Maddalen Iriarte koalizio abertzaleko bozeramaileak agerraldia egin du gaur komunikabideen aurrean, "kezkatuta" daudela adierazteko. Izan ere, Iriarteren hitzetan, ustez iazko urrian hasi ziren lanean, baina oraindik ez dute testuaren atal bakar bat bukatu.

Iriartek gogora ekarri du, halaber, Legebiltzarrak argi utzi ziela mandatua bete behar zutela, bai epeei (zortzi hilabete) zein edukiari dagokionez. Horrek esan nahi du adituek aurkeztu beharreko proposamenak ponentziak adostutako oinarriekin bat egin behar duela. Halere, oinarri horiek errespetatzen baldin badituzte, gainerako alderdien boto partikularrekin "lotura puntuak" bilatzeko aukera izango dute, orain arte adostutako itunak zabaltze aldera.

Bestalde, gaurko agerraldian adierazi duenez, "nahi izanez gero, posible da Estatutu berria ituntzea". EH Bilduko bozeramailearen iritzian, bere alderdiak EAJrekin lortutako akordioa "historikoa" izan zen.

Horregatik, lanari ekiteko eta Legebiltzarrak egindako eskaria betetzeko deia egin dio aditu taldeari, "Estatu espainiarraren inboluzioari aurre egiteko beharrizana dugulako".

Bestalde, EAJk azken egunotan EH Bilduri egindako kritikak izan ditu hizpide Iriartek, bereziki, Andonio Ortuzar presidentearenak, tartean, "EH Bildurekin ez dago fidatzerik, autogobernuari dagokionez ere ez", esan baitu.

Iriarteren aburuz, EAJk ez du "etsai egokia" aukeratu, iazko uztailean lortutako akordioa "oso garrantzitsua" eta "herritarren ongizaterako nahitaezkoa" baita.

Erkorekak kontrakoa dio

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, berriz, EH Bilduk esandakoa zuzendu du eta Legebiltzarreko aditu taldeak urratsak eman dituela ziurtatu du. Areago, akordio batzuk ere egin dituztela azpimarratu du.

EH Bilduren adierazpenak hauteskundeetako testuinguruaren ondorio direla esan du Erkorekak, "ez baita egia ezer egin ez dela".  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena