Politika
Kartzela politika
eitb.eus
Biharko Nazioarteko Osasunaren Egunaren harira, presoen eskubideen aldeko plataformak 20 euskal presok oraindik "osasun eskubide horien jabe izan gabe" jarraitzen dutela salatu du.
Sareren prentsaurrekoa Errenterian. Argazkia: EiTB
Sarek prentsaurrekoa eman du Aitzor Gogorza gaixotasun larria duen preso errenteriarrak gaixotasunaren tratamendua etxean jasoko duela eta.
Euskal presoen eskubideen aldeko plataformak "positiboki" baloratu du presoari espetxealdi arindua jarri izana, eta azpimarratu du "Errenteriako herritarrekin, eragileekin eta instituzioekin egindako lanketari esker" lortu dutela presoa etxera itzultzea.
Jon Minerrek eta Lurdes Urangak Gipuzkoako udalerrian eman duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, "hemendik, herritik, erakutsitako aktibazio eta konpromisoak eman dion bultzada ezinbestekoa" izan da. "Ezberdintasunak alde batera utziaz, bide berean eta elkarlanean lan egiteko gai garela erakutsi dugu beste behin ere", gaineratu dute.
Dena dela, plataformak gogorarazi du, bihar, Nazioarteko Osasunaren Egunean, larriki gaixo dauden 20 presok "osasun eskubide horien jabe izan gabe" jarraituko dutela, beraien gaixotasunak eta espetxealdiak "bateraezinak" direlako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa