12:03

Politika

Gernikako Estatutua

Urkullu pozik agertu da 'lau urrats gehiago' egingo direlako Estatutua betetzeko

EITB.EUS

Lehendakariaren esanetan, "nahiago nuke" datorren astean transferituko diren eskumenen artean lehen pakete horretan adostutako guztiak transferitzeko astia egongo balitz.

1:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria pozik agertu da Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Transferentzien Batzorde Mistoa biltzeko deialdia aurreratu dutelako, eta, hortaz, Gernikako Estatutua betetzeko "lau urrats gehiago" egingo direlako. Hala ere, "urrats gehiago egin behar dira", lehendakariaren hitzetan.

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza datorren astean bilduko dira lau eskumen transferitzeko akordioa ixteko asmoz.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratuko liratekeen eskumenak hauek dira: lan-erregulazio espedienteek kaltetutako langileen erretiroarena, produktu farmazeutikoen gaineko legediarena, ikastetxeetako seguruarena eta AP-68 autobidearena.

Sanchezen Gobernuak bere hitza bete ote duen galdetuta, lehendakariak esan duenez, Eusko Legebiltzarrera sartzeko bidean, "aurrerapausoak eman dira, baina gehiago eman behar dira, Gobernu Zentralak Estatutua osorik betetzeko hitza eman baitzuen".

Urkulluren esanetan, "nahiago nuke" datorren astean transferituko diren eskumenen artean lehen pakete horretan adostutako guztiak transferitzeko astia egongo balitz.

"Lanean jarraituko dugu", azpimarratu du lehendakariak, prozesuok "luzeak eta zailak" izaten baitira, ministerio askorekin negoziatu behar delako.

Horrenbestez, Gobernu Zentralak aurkeztutako egutegia 2019an garatzen jarraitzea espero du Urkulluk.

Transferentzien Batzorde Mistoren bilerak ez du oraingoz datarik, eta hori gauzatu arte bi gobernuek transferentzien balorazio ekonomikoa negoziatzen jarraituko dute, baita horien inguruko testu juridikoetan ere.

Gai juridikoetan aurrerapenak izan dira, eta testua itxita dago AP-68aren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren iturriek azaldu dutenez. Guztira, Arabatik eta Bizkaitik igarotzen diren 77,8 kilometroen eskumena emango die Gobernu Zentralak Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiei.

2026ra arte Abertis enpresak dauka errepidearen kontzesioa. Behin transferentzia eginda, Eusko jaurlaritzak Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiei emango die eskumena.

Bidesaria, berriz, mantendu egingo da, 2026ra arte behintzat, Abertisek kontzesioa amaitu arte, hain zuzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena