15:09

Politika

Hauteskunde orokorrak

Transferentzien negoziazioa sustatzeko premia helarazi dio Urkulluk Sanchezi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erkorekaren esanetan, ia ez dituzte transferentziek eragingo dituzten ondorio ekonomikoak jorratu.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria urduri dago EAEra transferitu gabe dauden zortzi eskumenen negoziazioen egoeragatik, eta horrela helarazi dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan azaldu duenez, Urkullu Sanchezekin harremanetan jarri da negoziazioetan nahikoa aurrerapausoak izan ez direla eta urduri dagoela jakinarazteko, Jaurlaritzaren asmoa transferentzien kontuarekin apirilaren 28ko hauteskundeak egin baino lehen amaitzea baita.

Espainiako Gobernuak transferentzia bakar baten inguruko balorazio ekonomikoa bidali dio Jaurlaritzari, eta, ildo horretan, ahaleginak areagotzeko eskatu dio Gobernu sozialistari.

Erkorekaren esanetan, alde juridiko eta antolaketa mailan jarrerak hurbildu dituzte, baina, transferentzia batean salbu, ia ez dituzte ondorio ekonomikoak jorratu.

"Eztabaida ekonomikoa blokeatuta dagoela dirudi, eta ez dirudi Espainiako Gobernuak ahalegin nahikoa egingo duenik oztopoak gainditzeko", esan du.

Urkulluren zalantzen harira, lanean ari direla esan dio Sanchezek, baina datorren astean hauteskunde kanpaina hasiko da, eta apirilaren 28tik aurrera Sanchezen Gobernua jardunean arituko da; beraz, negoziazioak bertan behera geldituko dira Gobernu berria osatu arte.

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren negoziazioen arabera, 33 dira 2020ra bitartean transferituko diren eskumenak; lehen bloke honetan, zortzi negoziatzen ari dira.

Lehen akordioen arabera, martxorako transferitu behar zituzten lehen eskumenak; hasieran, zazpi ziren, eta EAEtik pasatzen den AP-68ko tartearena gehitu zuten gerora.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena