14:28

Politika

'Proces' epaiketa

U1aren ondotik 'jazarpena' eta 'mehatxuak' jasan zituztela esan dute guardia zibilek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Agenteetako bik kontatu dute pertsona bat atzetik izan zutela. Beste batek gogora ekarri du ostatu hartu zuten hoteletan eskratxeak jasan zituztela.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guardia Zibilaren agenteek proces auziaren epaiketan esan dutenez, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondotik Lleidan eta Seu d'Urgellen "jazarpen egoerak" eta "mehatxuak" jasan zituzten. Bi agentek pertsona bat atzetik izan zutela kontatu dute. Beste batek gogora ekarri du ostatu hartu zuten hoteletan eskratxeak jasan zituztela.

Osteguneko saioan hitza hartu duten lehenengo bi agenteen esanetan, urriaren 3tik aurrera ehunka lagun Nice hotelaren parean elkartu ziren, eta ordubetez "gaztelaniaz zein katalanez" guardia zibilak iraintzen aritu ziren, U1ean izandako jokabidea salatuz.

Biek ala biek adierazi dute elkarretaratzean Kataluniako aipatu udalerriko suhiltzaileek ere parte hartu zutela. "Zarata handia, sirena hotsak eta kazerolada entzun genituen", baieztatu du agenteetako batek.

"Manifestariak ongi antolatuta zeuden", ziurtatu du. Dena den, azaldu du ez zutela erakunde jakin bateko kiderik identifikatu. "Lekukoetako batek logelako leihotik grabatu zuen protesta. Edalontziak eta plastikozko botilak jaurti zituzten eraikinaren aurrealdearen kontra", gaineratu du.

Jendearen gorrotoa

Gaurko honetan hitz egin duen bigarren agentea izan da "jendearen gorrotoaz" atsekabetuta agertu den guardia zibila. Izan ere, kosta egiten zaio herritarren jarrera ulertzea, "erreferendumean gizatasunez" jokatu zutela uste duelako: "Ez genuen min handiagorik egin nahi, eta horregatik, zenbait lekutan esku hartzea saihestu genuen", adierazi du.

Jazarpena eta grabazioak

Ondoren, irailaren 26an eta urriaren 6an Lleidan lanean jardun zuten bi agentek deklaratu dute. Hain zuzen ere, horiek izan dira erreferendumaren hurrengo egunean jasandako jazarpenari buruz mintzatu direnak. Dirudienez, kaleko jantzita paseo bat ematen ari zirela, "erasotuak" izan ziren.

Irainak eta pintadak

Antzeko egoera bizi omen zuten galdeketaren biharamunean Gironan, beste guardia zibil batek nabarmendu duenez. Epaiketan argitu duenaren arabera, urriaren 2an zaintza lanetan zebilen, kaleko jantzita, suhiltzaileen kamioi bat ikusi zuen unean.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena