17:44

Politika

Katalunia

Lazo horiak bota ditu independentziaren aurkako talde batek, Generalitatearen aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Segadors del Maresme izeneko aktibisten asmoa Quim Torraren "zinismoa erakustea da", "kutsatzeari utzi behar zitzaiola" esateagatik.

  • Independentziaren aurkako aktibistak, Generalitatearen aurrean.

    Independentziaren aurkako aktibistak, Generalitatearen aurrean / Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako independentziaren aurkako Segadors del Maresme taldeak lazo horiz betetako dozenaka zaku irauli ditu Generalitateko jauregiaren aurrean, Quim Torra presidentearen "zinismoa erakusteko".

Twitterren Torrak "kutsatzeari utzi behar zitzaiola" esatea kritikatu dute, eta milaka plastikozko begizta hori irauli dituzte Bartzelonako Sant Jaume plazan.

Zuriz jantzita agertu dira aktibistak. "Kataluniar fideltzat" hartzen dituzte beren buruak, eta "kaleetara neutraltasuna itzultzeko asmoa" dutela diote. Kataluniako erakundeetan sinbolo hauek erakustearen gaineko polemikaren ostean egin dute ekintza. Hauteskunde Batzorde Zentralak erakundeen eraikinetatik kentzea agindu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena