13:27

Politika

Presoak

ETAko beste hiru preso hurbildu ditu Espetxe Zuzendaritzak

Agentziak | Erredakzioa

Idoia Martinez, Oier Urrutia eta Unai Lopez de Ocariz, hurrenez hurren, Asturias, Logroño eta Darocako espetxeetara mugituko dituzte aurki.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak ETAko beste hiru preso Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara eramatea agindu du. Presook ez dute odol deliturik, eta gaur egungo espetxe legedia onartu dute.

Zehazki, Idoia Martinez Garcia, Oier Urrutia Gonzalez eta Unai Lopez de Ocariz Lopez mugituko dituzte. Martinez Garcia Pontevedrako A Lama espetxetik Asturiasera hurbilduko dute. Zigorraren hiru laurdenak bete ditu. 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten armak eta lehergaiak izateagatik eta lapurreta egiteagatik.

Oier Urrutia Gonzalez ere Pontevedrako A Lama kartzelan zegoen orain arte, eta Logroñora (Errioxa) hurbilduko dute. Urrutiak irailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Erakunde armatuko kide izateagatik eta armak eta munizioak edukitzeagatik espetxeratu zuten.

Lekualdatuko duten hirugarrena, Unai Lopez de Ocariz Lopez, Alboroteko (Granada) espetxean dago eta Darocara (Zaragoza) mugituko dute. 25 urteko zigorraren azken zatia betetzen ari da hori ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena