Politika
Kataluniako auziaren epaiketa
Agentziak | Erredakzioa
2017ko irailaren 20 hartan erreferendumaren materialez jositako zortzi furgoiek handik ateratzeko izan zituzten zailtasunak ere kontatu ditu gaur deklaratu duen guardia zibiletako batek.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako prozesuaren epaiketak 19. saioa du gaurkoa, eta Guardia Zibileko agenteek deklaratzen jarraitzen dute. 2017ko irailaren 20an erreferendumerako 10 milioi boto-paper konfiskatu zituen polizia-operazioan parte hartu zuen guardia zibil batek azaldu duenez, aurreko egunetan Quim Torra Generalitateko egungo presidentea ikusi zuten Bigues i Riells (Bartzelona) herriko biltegi hartatik gertu.
Agente horren arabera, operazioa egin aurreko egunetan biltegia zaintzen ibili ziren, eta "hainbat pertsona" ikusi zituzten hara sartzen. Besteak beste, Quim Torra identifikatu du, baina baita Tarragonako diputatu batzuk eta Francesc Sutrias Generalitateko Ondare zuzendari nagusia eta Mercedes Martinez Martos Antolaketa eta Lurralde Proiektuen arduraduna ere. Azken biak ikerketapean daude.
Bartzelonako biltegi hori 2017ko irailaren 20an miatu zuten (beste 40 bat tokirekin batera), eta hainbat pertsona atxilotu zituzten, Paul Furriol biltegiko jabea tartean. Erreferendumean erabiltzeko ziren 10 milioi boto-paper eta 6.000 gutun-azal konfiskatu zituen Guardia Zibilak.
Fidel Cadena fiskalak egindako galderei erantzunez, biltegitik ateratzeko eman zituzten "hiru orduetan" gertatutakoa kontatu du guardia zibilak. Nabarmendu duenez, agenteek zailtasunak izan zituzten, kanpoaldean jendetza baitzegoen bilduta.
Horren arabera, 09:00etan abiatu zuten miaketa, aparteko arazo barik. Goizak aurrera egin ahala, baina, handik irteteko zailtasunak izango zituztela susmatu zuten, kanpoaldean manifestariak biltzen ari zirelako. Guardia zibilaren esanetan, "200-300 pertsona" pilatu ziren "erreferendumaren aldeko kartelekin, eta 'Votarem' eta 'eman boto-paperak' oihuka. Bildutakoen artean furgoiei pasatzen ez uzteko aginduak ematen zituen pertsona bat identifikatu ei zuten agenteek.
"Etsai giroa zen nagusi"
Lekuko horren arabera, 14:00etan bukatu zuten miaketa, eta orduan irten ziren erreferendumerako materialez betetako zortzi furgoiak handik.
Guardia zibilak kontatu du gutxienez hiru aldiz itxi zietela bidea manifestariek, lurrean eserita, "Coca-Cola botilak eta ur-botilak jaurtiz" eta ibilgailuak kolpatuz. Horren hitzetan, "60 urtetik gorako" bi pertsonak hartu zuten parte eta gazte batek "harrapaketa bat" simulatu zuela. "Etsai giroa zen nagusi", laburbildu du.
Esquadra Mossoen jarduna zein izan zen itaunduta, agenteak esan du "goiz erdian" kalez jantzitako hiru mosso gerturatu zirela laguntza behar zuten galdetzera. Eguerdira arte, baina, ez zuten laguntzarik eskatu.
16:00etan iritsi zen Kataluniako poliziaren patruila bat. Guardia zibilaren berbetan, "zuzenean joan ziren itxuraz antolatzaile lanak egiten zituen gaztearengana, eta harekin hitz egin ostean, furgoiak pasatzeko lekua utzi zieten manifestariek".
Atzoko saioa
Guardia zibilen agenteek atzo ekin zieten deklaratzeari. Astearteko saioan, epaimahaiko presidenteak kargu hartu behar izan zion lekuko bati, emandako erantzun batzuk argitzea eskatzeko:
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa