Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Generalitateko presidente Quim Torrak 24 orduko epea bertan behera uzteko eskatu dio Hauteskunde Batzorde Zentralari, baina horrek baztertu egin du.
Begizta horia Generalitatean.
Hauteskunde Batzorde Zentralak Quim Torra Generalitateko presidentearen eskakizuna baztertu du, eta ez du bertan behera utziko eraikin publikoetatik begizta horiak eta 'esteladak' kentzeko agindua. Beraz, asteartean bukatuko den 24 orduko epea mantendu du. Ez betetzeak zigor administratibo bat edo desobedientziagatiko prozesu judizial bat ekar dezake.
Torrak ez zuen hasierako 48 orduko epea bete, eta asteartean bidalitako eskaeran —Hauteskunde Batzordeak 14:30etan jaso du, posta elektroniko bidez — agindu hori betetzeko "ezintasuna" azpimarratu du presidenteak, Kataluniako administrazioak kudeatzen dituen eraikin publikoen kopuru handiagatik. Azaldu duenez, Generalitateak eraikin asko ditu, eta gainera, ez ditu guztiak modu zuzenean kudeatzen.
Izan ere, Torrak Generalitatearenak diren eraikinen zerrenda bat agindu dio Torrak Batzordeari. Helarazi dionez, Rafael Ribo Kataluniako Herriaren Defendatzailearekin harremanetan jarri da, Generalitateak kontu honetan zer egin behar duen esan dezan.
Idatzia jaso eta ordu eta erdira, Hauteskunde Batzordearen presidente Segundo Menendezek erantzuna eman dio Torrari. Esan dionez, ez da atzerapen gehiagorik egongo, eta 24 orduko epea mantendu egingo da.
Erresoluzioaren arabera, Torraren eskakizunean "ez dira eraikin horiek identifikatzen eta ez dira arrazoi juridikorik ematen erakusteko Generalitateko presidenteak eskatutako hura ezin duela bete".
"2019ko martxoaren 18ko Hauteskunde Batzorde Zentral honetarako akordioa (24 orduko epea) ez da 2019ko martxoaren 11ren (48 orduko epea) funtsez desberdina; aitzitik, funtsez berdina da. Beraz, ez da beharrezkoa eskatutako azalpena ematea", dio erresoluzioak.
Gainera, Batzordearen arabera, astelehenean emandako ultimatumak "Generalitateak agindua bete ezin dituen eraikinak identifikatzeko aukera" duela esan zuen, baina Torrak ez du egin.
Beraz, Hauteskunde Batzorde Zentraleko presidenteak Torrari denbora gehiago ematea baztertu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa