Politika
HERRI EKIMENA
eitb.eus
Bilboko zazpi zubietatik abiatutako zazpi martxa ezberdin izan dira, Arriaga plazan elkartu direnak. Oso larri dauden presoen askatasuna eskatu dute berriz ere.
Bilbon, manifestariak zubi batetik abiatu eta Arriaga aldera. Argazkia: EFE
Sare herritar plataformak babestuta, ekintza ikusgarria egin dute larunbat honetan Bilbon, #NiZuBi herri dinamikaren bitartez larri gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko.
Hala, Nerbioi ibaia igarotzeko dauden zazpi zubiak jendez bete dira, handik Arriagarantz abiatu eta azken mezua irakurtzeko.
Eguerdian abiatu dira zazpi martxak, eta Arriaga plazan bat eginda amaitu dute.
21 preso larri gaixo daudela gogoratu dute deitzaileek, eta gobernuei aske uzteko behar diren urratsak emateko eskatu diete. Ez dutela pribilegiorik eskatzen gogorarazi dute, "legea betetzea" baizik. Izan ere, legea eskutan, preso horiek aske egon beharko luketela azaldu dute.
Gaur NI ZU BI dinamikaren bitartez Bilboko zubiak bete ditugu Larriki gaixo dauden Presoen askatasuna eskatzeko
— Sare #OrainPresoak¿¿¿ (@sare_herritarra) 16 de marzo de 2019
>> Oharra: https://t.co/yWHMCJkOG1 #NizuBi #GaixoLarriakEtxera pic.twitter.com/DGPvoRb05p
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa