Politika
Dimisioa
EiTB.EUS
Jaurlaritzak ohar batean argitu du atzera bota ezin den erabakia dela, eta lehendakariak begi onez ikusi duela. Nekane Murgak hartu du Darponen lekua.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Eusko Jaurlaritzak Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa iragarri du gaur, Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako irregulartasunekin lotuta. Aurretik, Maria Jesus Mugica Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendariak eta Juan Carlos Soto Giza Baliabideetako buruak eman zuten dimisioa.
Osasun Sailak ohar baten bidez eman du Darponen erabakiaren berri. Bertan, Jaurlaritzak argitu du atzera bota ezin den erabakia dela, eta Iñigo Urkullu lehendakariak begi onez ikusi duela.
Oposizioak Darponen kargugabetzea exijitzeko asmoa zeukan, Fiskaltzak Osakidetzaren azterketetan delitu zantzuak zeudela deliberatu ostean.
Ildo horretan, Darponek onartu egin du "egungo egoera politikoa eta martxoaren 21ean oposizioak aurkeztu behar zuen legez besteko proposamena" izan direla dimisioa emateko arrazoi nagusiak.
"Lehendakariak nire erabakia onartu du, eta azken sei urte hauetan egin dudan lanagatik eskerrak eman dizkit", adierazi du ohar horretan.
Halaber, Darponek ziurtatu du "ohorea izan dela X. eta XI. legealdietan Jaurlaritzaren parte izatea. Horregatik, esker ona adierazi die Osasun Saileko eta Osakidetzako zuzendaritza kargu guztiei.
Bukatzeko, Osakidetzan lanean ari diren "langile gaitu eta konprometituen" lana goratu du, eta haien jardunaz "harro" agertu da.
Gardentasuna
Jon Darponek esan du, azken zortzi hilabeteetan, "ausardiaz eta gardentasunez" jokatu duela, Jaurlaritzaren konpromisoak betez. "Bistakoa da aurrera egin dela. Dena den, erabaki hau hartzera behartu nau oposizioak martxoaren 21ean legez besteko proposamena aurkezteko zeukan asmoak", gaineratu du.
Azkenik, esan bezala, sailburuak eskerrak eman dizkie Osasun Sailari eta Osakidetzari, uneoro agertu dioten konfiantzagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa