13:37

Politika

'Proces' epaiketa

Traperok Puigdemont eta kontseilariak atxilotzeko bere burua eskaini zuen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

U-1aren bezperan Fornek egindako adierazpenak “zertxobait arduragabeak” izan zirela azaldu du Esquadra Mossoen maiorrak; baina “azkenean politika egiten ari zen politikari bat zen”, onartu duenez.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urriaren 27ko independentzia aldarrikapenaren ostean Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta kontseilariak atxilotzeko Kataluniako Auzitegi Nagusiaren eta Fiskaltzaren esanetara jarri zela esan du Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruzagi ohiak, Xavier Melero Joaquim Forn Barne kontseilari ohiaren abokatuaren galderei erantzun dienean.

Trapero lekuko gisa deklaratzen ari da Auzitegi Gorenean, proces auziko epaiketan.

Gertakariekin lotuta “ekintza motaren bat” aurrera eramateko agindua ematen baldin bazuten, euren esanetara zegoela jakinarazi zien Traperok organo judizialei. Operazioa “bi egun lehenagotik aurreikusita geneukan”, zehaztu du.

Bestalde, U-1aren bezperan Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilari ohiak egindako adierazpenak “zertxobait arduragabeak” izan zirela azaldu du Esquadra Mossoen maiorrak; baina “azkenean politika egiten ari zen politikari bat zen”, onartu duenez.

Javier Zaragoza fiskalaren aurreneko galderei horrela erantzun die Traperok. Mossoek erreferendum egunean “lasaitasunez” bozkatzeko aukera emango zutela ziurtatu zuen kontseilari ohiak.

“Adierazpen horiek gure agindu zehatzekin bat ez zetozen”, erantzun du Traperok. Horregatik, mossoek agiri publiko bat kaleratu zutela gogorarazi du, ordura arte sekula egin ez zutena. “Azkenean politika egiten ari zen politikari bat zen, eta nik uste dut arduragabekeria puntu bat zegoela, baina Mossoen indarra dena da”, esan du.

Trapero Forni buruz: "Azkenean politika egiten ari zen politikari bat zen, eta nik uste dut arduragabekeria puntu bat zegoela"

Bestalde, Traperok ziurtatu duenez, Ekonomia Kontseilaritzatik irteteko aterabide "segurua" eskaini zioten idazkari judizialari 2017ko irailaren 20an. Hasiera batean, 20 agentez osatutako polizia-lerro bat osatzea omen zen asmoa. Azkenean, baina, idazkari judiziala teilatutik atera zen, "denbora aurrezteko".

Herri akusazio gisa epaiketan parte hartzen ari den VOX alderdiaren galderei erantzunez egin dituen adierazpenen arabera, azkenean idazkari judiziala teilatutik atera bazen ez zen izan polizia-lerroaren aukera segurua ez zelako. Miaketak aurrera jarraitzen zutela pentsatuta, polizia-lerroa desegin egin zuen, eta hori izan omen zen teilatutik ateratzeko arrazoia, horren hitzetan.

Mossoek 2017ko irailaren 20an eta urriaren 1ean izandako jokabidearen harira inputatu zuten Josep Lluis Trapero, eta laster epaituko dute Auzitegi Nazionalean. Gaur, ordea, lekuko gisa ari da deklaratzen Auzitegi Gorenean.

Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean irailaren 20an izandako protestetan indarkeriarik egon ote zen galdetuta, autoekin gertatutakoaz gain, botila jaurtiketaren bat eta bultzadaren bat edo beste izan zela adierazi du. Dena dela, gerora antolatzaileekin harremanetan jarri omen ziren pertsona horiek erretiratzea eskatuz, eta horrela izan omen zen.

Horrela mintzatu da Trapero bere deklarazioaren lehen zatian, irailaren 20ko gertakariei buruz aritu denean.

Mossoek 2017ko irailaren 20an eta urriaren 1ean izandako jokabidearen harira inputatu zuten. Hortaz, egia esateko obligaziotik salbuesten du legeak. Gainera, prozesuaren kalterako izan litezkeen galderei ez erantzuteko eskubidea dauka.

"Harreman zaila" Perez de los Cobosekin

Armando Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko koronelaren lekukotzan etengabe entzun zen Traperoren izena. De los Cobosek zuzendu zuen Polizia erreferendumaren egunean. Horrekin lotuta Gorenean egindako adierazpenetan esan zuen "harreman zaila" izan zuela Traperorekin, koronel izendatu zutenean trabak jarri zituelako.

Mossoen abisua

Nolanahi dela, Manel Castellvi eta Emili Quevedo Esquadra Mossoen komisarioetako biren testigantzak izan ziren hautsak harrotu zituztenak; izan ere, Carles Puigdemont presidente ohiarekin, Oriol Junqueras presidenteorde ohiarekin eta Joaquim Forn Barne kontseilari ohiarekin izandako bileren ostean, U-1ean "indarkeria ekintzak" gerta zitezkeela ohartarazi zutela esan zuten polizia autonomikoko bi kide horiek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena