Politika
Martxoak 16
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ANC eta Omnium Cultural elkarteek datorren larunbaterako deitu duten manifestazioarekin bat egin dute Kataluniako alderdi independentistek, dozenaka elkartek eta Gure Esku Dagok, besteak beste.
ANCk deituta Bartzelonan egindako manifestazio jendetsu bat. Artxiboko argazkia: EFE
ANC eta Omnium Cultural elkarteek erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako Madrilen, eta apurka-apurka atxikimenduak jasotzen ari dira. Zehazki, manifestazioarekin bat egin dute dozenaka kolektibo sozialek, M15eko erakundeek eta beste hainbat eragile errepublikanok eta antifaxistak.
Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Atotxatik, eta Cibelesen amaituko da, Madrilgo kaleak zeharkatu ostean. "Autodeterminazioa ez da delitua. Demokrazia erabakitzea da" lelopean, buruzagi independentisten aurka egiten ari diren epaiketa salatzeko manifestazioa izango da.
Katalunian, 380 autobus antolatu dituzte jada.
Deialdia aurkezteko prentsaurrekoan Elena Martinez I25 koordinakundeko eta Izquierda Castellanako bozeramaileak azaldu zuenez, Madrilen elkarrizketaren eta demokraziaren aldeko apustua egiten duen jende asko dagoela erakutsi nahi dute. Aldi berean, Auzitegi Gorenean Kataluniako prozesuaren aurka abiatutako epaiketa, auzipetuen kontrakoa baino, Kataluniako herriaren kontrakoa dela salatu dute.
Antolatzaileen esanetan, Katalunian eta Europako beste hainbat hiritan egindako ekitaldien baitan kokatu behar da Madrilgoa ere.
Euskal Herritik, Gure Esku Dagok bat egin du mobilizazioarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa