16:50

Politika

Katalunia

Begizta horien aginduaren harira, 'oldarkor' erantzungo omen du Kataluniako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Artadik "lotsagarritzat" jo du Hauteskunde Batzordearen ebazpena.

  • Begizta horien aginduaren harira, 'oldarkor' erantzungo omen du Kataluniako Gobernuak

    Begizta horien aginduaren harira, 'oldarkor' erantzungo du Kataluniako Gobernuak. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elsa Artadi Kataluniako Gobernuko bozeramaileak baieztatu du erantzun "erabat oldarkorra" prestatzen ari direla Hauteskunde Batzorde Zentralak begizta horien eta esteladen harira emandako aginduarekin lotuta. Izan ere, 48 orduko epea eman die eraikin publikoetatik begizta horiak eta esteladak kentzeko.

"Litekeena da dokumentuaren aurkako arrazoibideak aurkeztea", esan du kazetariek egindako galderei erantzunez.

Quim Torrarekin bilduko da Artadi arratsaldean, gai horretaz hitz egiteko. Ildo horretan, argitu du Generalitatearen zerbitzu juridikoen aholkuak entzungo dituztela edozein erabaki hartu aurretik.

Hartara, "lotsagarritzat" jo du Hauteskunde Batzordearen ebazpena, "Kataluniaren adierazpen askatasuna mugatzen duelako". "Ezin dugu onartu gure bizimodua eta politika egiteko modua eragoztea", kritikatu du.

Halaber, gogora ekarri du, independentzia aldarrikapena egin ostean eta Konstituzioaren 155. artikulua betez, 2017ko abenduaren 21ean deitutako hauteskundeetan zentzu horretan egondako "arazoak"; besteak beste, "demokrazia eta askatasuna hitzak jasotzen zituzten pankartak eta kolore horia debekatzen saiatu ziren".

Artadiren aburuz, ikur horiek "alderdikoiak" direla pentsatzeak bi irakurketa ditu, "demokrazia eta askatasuna alderdi independentistek soilik defendatzen dutela esan nahi duelako". "Beste alderdi batekoa banintz, ezeroso sentituko nintzateke", adierazi du modu ironikoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena