Politika
A-28
Agentziak | Erredakzioa
Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek ezin dute hauteskundeetan parte hartu; eta, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea da, agintariena izan ezik.
Kataluniako estelada. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Hauteskunde-batzordeak 48 orduko epea eman dio Quim Torra Generalitateko presidenteari erakin publikoetatik begizta horiak eta esteladak kentzeko, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan botere publikoen neutraltasun politikoa bermatua gelditzeko.
Ciudadanosek egindako eskaera jaso du Hauteskunde Batzorde Zentralak, Kataluniako eraikin eta toki publikoetan ideologia edo alderdien aldeko sinboloak erabiltzen direla kexatu baitira Ciudadanosekoak.
Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, botere publikoek legez -herritar guztion zerbitzura egonda- ezin dute hauteskundeetan parte hartu; bestalde, Hauteskunde Batzorde Zentralak gogoratu duenez, adierazpen askatasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidea bada ere, agintariek ez dute eskubide hori.
Preso independentisten aldeko begizta horia, zein estelada independentista "hauteskundeetan parte hartzen duten alderdiek erabilitako sinbolo alderdikoiak direla" ebatzi du Hauteskunde Batzorde Zentralak.
Horrenbestez, hauteskunde propagandan alderdiek erabili dezaketen sinboloak direla esan du Batzordeak, baina "botere publikoek neutraltasun politiko zorrotza gorde behar dutela" gaineratu du.
Dagoeneko Espainiako Hauteskunde-batzordeak Kataluniako Hauteskunde-batzorde probintzialetara jakinarazi die akordioa, eta horren aurka bi hilabeteko epea dute Auzitegi Goreneko Hirugarren Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa