09:00

Politika

Inkesta

Katalunia eta EAEko hauteskundeak, zazpigarren EiTB Focusen ardatz

eitb.eus

EiTB Focus inkestaren zazpigarren aleak Kataluniari buruz galdegin die euskal herritarrei, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako boto asmoari buruz ere.

  • Elkarrizketatuen % 62,9k ez lukete Kataluniako eredua Euskadin aplikatuko.

    Elkarrizketatuen % 62,9k ez lukete Kataluniako eredua Euskadin aplikatuko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2017ko urriari dagokion ikerketa kaleratu berri du Euskal Irrati Telebistak (EiTB), alegia, Gizaker inkesta etxeak egindako EiTB Focus. Zazpigarren alea da honakoa, eta gaurkotasun politiko eta ekonomikoez euskal gizarteak duen iritzia jakitea du xede.

EAEko gizarteak Kataluniako eredua atsegin du, baina ez luke Euskadin aplikatuko, Gizakerrek Euskal Irrati Telebistarentzat egindako EiTB Focus inkestaren lehen atalaren arabera. Elkarrizketatuen % 62,9k ez lukete Kataluniako eredua Euskadin aplikatuko; % 21,6k, aldiz, bai.

Inkestako emaitzen arabera, EAEko gizartearen gehiengoak burujabetza handiagoa nahi du: % 43,5ek, autogobernu zabalagoa, eta % 22,6k, independentzia.

Bigarren aleak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskudeen inguruan galdegin du. Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) berriro irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak, babes handiagoa lortuta, gainera. EH Bilduk ere gora egingo luke.

EAJk botoen ia % 40 eta 30 ordezkari eskuratuko lituzke, 2016ko hauteskunde autonomikoetan baino bi gehiago. EH Bilduk ere gora egingo luke, 18 eserleku izatetik 19 izatera igarota (botoen % 23,4).

Elkarrekin Podemosek, aldiz, hiru puntu galduko lituzke boto-asmoari dagokionez, eta ordezkari bat gutxiago edukiko luke (10 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke). PSE-EEk gaur egun dituen bederatzi eserlekuei eutsiko lieke, botoen % 12,6 lortuta. Nolanahi ere, Alderdi Popularrak izango luke galera handiena, bi legebiltzarkide gutxiagorekin geratuko bailitzateke.

Emaitzok ikusita, jeltzaleen eta sozialisten koalizioak 39 eserleku edukiko lituzke (gehiengo osoa). Abstentzioa % 40 ingurukoa izango litzateke, inkestaren arabera.

Fitxa teknikoa

Lagina: EAEn bizi diren 1.200 pertsona (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).

Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da.

Inkesten % 23,1 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,9a, gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2017ko urriaren 2tik 4ra egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.

Inkestek, batez beste, 10,2 minutu iraun zuten; motzenak 7 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 25 minutu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena