Politika
A28 HAUTESKUNDEAK
EITB.EUS
EH Bilduk EiTBri baieztatu dionez, alderdi bakoitzak bere zerrenda aurkeztuko du lurraldeka, legez hala behar duelako, baina elkarrekin osatuko dute taldea Madrilen.
EH Bilduren, ERCren eta BNGren Europarako koalizioaren aurkezpena. Argazkia: EFE
EH Bildu ERCrekin batera aurkeztuko da apirilaren 28ko Espainiako Hauteskunde Nagusietara, Kongresuan inoiz izan den talde independentista handiena lortzeko helburuarekin.
Aurreakordioa sinatu berri dute, eta BNG zein beste alderdi independentista batzuk ere batzea gustatuko litzaieke.
Alderdi bakoitzak bere zerrenda aurkeztuko du lurraldeka, Hauteskunde Orokorretara lurralde bakoitzak bere zerrenda aurkeztu beharra daukalako, baina bozen ostean, talde bakarra osatuko dute Madrilen.
Europako hauteskundeetara ere elkarrekin aurkeztuko dira bi alderdi horiek. Urtarrilaren amaieran EH Bildu, ERC, BNG eta beste hainbat alderdi txiki koalizioan aurkeztuko direla iragarri zuten, Orain Errepublikak izenpean. Halaber, otsail hasieran hurrengo hauteskunde-hitzorduetan ere formula errepikatu nahiko luketela eman zuten jakitera.
Aurreakordioaren berri bihar emango du Arnaldo Otegik Portugaleteko ekitaldi batean.
Koalizioa baieztatuz gero, eta inkestek asmatuko balute, Kongresuko talde hori litzateke abertzaleen artean handiena, ERCren 9 ordezkariak eta EH Bilduren 2ak batuta 11 baitira, PdCATek 8 eta EAJk 5 ordezkari dituenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa