13:45

Politika

M8

Alderdi politikoen erreakzioa M8ko greba feministaren aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Mendiak (PSE) "kalera irteteko" deia egin du "eskuineko alderdien erreakzioaren aurrean", eta Garridok "emakumeen eskubideak aldarrikatzeko modurik onena" lan egitea dela esan du.

  • Elkarretaratzea Gasteizen.

    Elkarretaratzea Gasteizen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusiak, M8an "kalera irteteko" deia egin du gizonen eta emakumeen arteko "eskubide eta aukera berdintasuna eta askatasuna" aldarrikatzera, "eskuineko alderdien eta sektore atzerakoienen erreakzioaren" aurrean.

UGT Euskadi sindikatuak Bilboko Moyua plazan egin duen elkarretaratzean, Mendiak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defentsa guztien ardura da, eta "demokrazia benetakoa izateko eskubide eta aukera berdintasuna" aldarrikatu du.

Zentzu horretan oraindik "bide luzea" geratzen dela esan ostean, kaleetara irteteko garrantzia azpimarratu du Mendiak. Esan duenez, "iazko mobilizazioen arrakastaren ostean, eskuineko alderdien eta sektore atzerakoienen erreakzioa ikusi dugu".

"Emakumeok bizitzaren atal guztietan aukera berdintasuna izateko eskubidea genuela eta izan nahi duguna erabakitzeko askeak garela onartu zutela uste genuen, baina tamalez, muturreko kontserbadoreen erreakzioa ikusten ari gara, hiru alderditan ordezkatuta", esan du, PP, Cs eta Voxi erreferentzia eginez.

Garridorentzat "eginbeharrak betetzea" da "emakumeen eskubideak aldarrikatzeko modurik onena"

PPko parlamentari Laura Garridok bere alderdiko emakumeek grebarik ez egiteko erabakia defendatu du, uste duelako "emakumeen eskubideak aldarrikatzeko modurik onena lanarekin eta betebeharrekin aurrera jarraitzea" da.

Eusko Legebiltzarrera heltzean, bere taldeko emakume parlamentariek greba ez egiteko "arrazoi asko" daude. "Arrazoi nagusia nire lanak eta eginbeharrak betetzea da", azaldu du. Legebiltzarrean ez dute bilkura egin, grebagatik.

PPren ordezkariaren arabera, emakumeek sufritzen dituzten "diskriminazio bidegabeen" aurkako borrokarekin "erabat konprometituta" dago. Hala ere, esan du hori "eguneroko borroka bat" dela, eta "berdintasunaren bidean lortzeko geratzen diren gauzak aldarrikatzeko modurik onena gaur osoko bilkurara etortzea eta lan egitea da".

Aipatu ez duen arren, PPko parlamentariak EAJren jarrera aldaketa kritikatu du, 2018an jeltzaleek ez zutelako babestu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena