18:48

Politika

Larrigarria

Auzitegi Nazionalak 'diskriminazio ideologikoa' berretsi du Altsasu auzian

eitb.eus

Juanjo Alvarez katedradunak ohartarazi duenez, larrigarriari “dimentsio berri” bat eman diote. Joan Queralt katedradunaren ahotan, larrigarriak “gehiegi babesten ditu funtzionarioak”.

  • Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

    Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angel Berroeta okin iruindarraren hilketan eta Madrilen eskuin muturreko talde batek Kataluniako Generalitatearen Ordezkaritzari egindako erasoan, diskriminazio ideologikoaren larrigarria berretsi zuen Auzitegi Gorenak 2006an eta 2017an.

Orain, Altsasu auzian tipifikazioa “erabat zilegi” dela ebatzi du Auzitegi Nazionalak, larrigarriari “dimentsio berri bat” emanez, Juanjo Alvarez katedradunak ohartarazi duenez.

“Ondorio penal garrantzitsuak dituen larrigarri bat da, baina frogatzeko oso zaila. Zergatik dago dimentsio ideologikoa Guardia Zibilaren aurka, eta ez beste dimentsio batzuetan, esaterako Kataluniako prozesu soberanistaren kontrako auzian aplikatzeko? Agintaritzaren aurkako atentatu baten atzean dimentsio hori dagoela egiaztatzen bada ondorio zuzenak izan ditzake, baina oso zaila da frogatzeko”, azaldu du Alvarezek Radio Euskadiko 'Cronica de Euskadi' irratsaioan.

Gainera, larrigarriak “borrokaren biktimak, funtzionario publikoak, gehiegi babesten ditu” Joan Queralt katedradunaren ustez. “Diskriminazioagatik eraso egiteak ez du zentzurik, gorrotoa edo beste edozer izan liteke. Polizia edo guardia zibila izateari gehiegizko babesa ematen zaio kasu horretan, erasoa erabat pribatua denean”, kritikatu du Queraltek.

Juanjo Alvarez: "Larrigarriaren dimentsio hori oso zaila da frogatzen"

Iñaki Lasagabaster katedradunaren hitzetan, “epaia juridikoki ulergaitza da”, eta “Auzitegi Nazionalaren hausnarketa propioa zalantzan” jartzen du. Izan ere, sententziaren txostengileetako bat auzitegiko presidentea ere bada.

Auzitegi Nazionalak berretsi egin ditu 2016ko urrian bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin Koxka tabernan izandako "liskarragatik" Altsasuko zortzi gazteri ezarritako zigorrak. Behin epaia ezagututa, "eraikitako kontakizun" bat dela esan dute Altsasuko gurasoek.

Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak Altsasuko gazteen zigorrak berretsi ostean, lehen balorazioa egin du Amaia Izko defentsako abokatuetako batek ETBn. Haren esanetan, termino juridikoak aintzat hartuz gero, epaia "astakeria bat da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena