Politika
A28 HAUTESKUNDEAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJren Asanblada Nazionalak Nafarroako adarrari baimena eman dio Atarrabia Taldearekin eta independenteekin, Geroa Bain dituen bazkideekin, aurkezteko, Espainiako hauteskunde orokorretara.
2016ko hauteskunde orokorretarako Geroa Bairen kanpaina hasierako artxiboko irudia.
Albisteak (1)
EAJren Asanblada Nazionalak Nafarroako adarrari baimena eman dio Atarrabia Taldearekin eta independenteekin, Geroa Bai koalizioan dituen bazkideekin, aurkezteko Espainiako hauteskunde orokorretara.
Gaur goizeanezohiko bilera egin dute Bilbon, Napar Buru Batzarrak egindako proposamena aztertzeko. Bilera horretan, Eusko Alderdi Jeltzalearen zuzendaritzak onartu egin du Nafarroako adarraren proposamena.
Hala, Atarrabia Taldearekin eta independenteekin batera osatuko dituzte zerrendak bai Madrilgo Kongresurako baita Senaturako ere.
Esan dutenez, oraindik ez dago garbi Geroa Bai izenarekin aurkeztuko diren edo beste batekin.
Azken bi hauteskunde nagusietan ere horiekin joan dira, koalizioan, Nafarroako EAJko kideak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa