08:24

Politika

KATALUNIA

Sanchezen eta Cuixarten babes helegiteak baztertu ditu Konstituzionalak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Justizian egin zezaketen bidea agortuta, orain Estrasburgora jo dezakete.

  • Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart

    Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo, osteguna, Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak aho batez baztertu zituen Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek beren behin-behineko espetxealdiaren kontra aurkeztutako babes helegiteak. 2017ko urriaren 16tik daude kartzelan. Espainiako Justizian egin zezaketen bidea agortuta, orain Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira jo dezakete.

Jordi Sanchezeren defentsak Konstituzionalera jo zuen, Auzitegi Nazionalak ANCko presidente ohiaren askatasun pertsonalerako, epaile inpartzial bat izateko eta defentsarako eskubideak urratu zituela argudiatuta.

Auzitegi Konstituzionalak, ordea, atzera bota zituen guztiak. Legeak aurretik zehaztutako ohiko epaile bat izateko eskubideari dagokionez, ez zen auziaren mamia aztertzera sartu, aurretik planteatutako kexa bat zela iritzita. Gainerakoak, ostera, atzera bota zituen.

Jordi Cuixarten kasuan, legeak aurretik zehaztutako ohiko epaile bat izateko eskubidea urratu izan daitekeelakoan eskatu zuen babesa. Horrez gain, epaile inpartzial bat izateko, defentsarako eta askatasun pertsonalerako eskubideak urratu zizkiotela azaldu zuen.

Kasu honetan ere Konstituzionalak errefusatu egin zituen argudio guztiak. Epaileren kontuari dagokionez, Sanchezi emandako erantzun bera eman zion.

'Proces' auziko epaiketan akusatu diren eta behin-behineko espetxealdian daudenen artean, Konstituzionalak babes helegiteei buruz emandako lehen epaiak dira

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena