13:44

Politika

Hauteskunde inkesta

PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak botoen heren batekin, CISen arabera

Agentziak | Erredakzioa

Sozialistak lehen postuan kokatzen ditu otsaileko inkestak. PP bigarren indarra litzateke, urrun (% 16,7). PSOEk eta Unidos Podemosek PPk, Ciudadanosek eta Voxek baino boto gehiago batuko lituzkete.

  • CISen barometroa.

    CISen barometroa / Grafikoa: Europa Press.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak otsailean egindako barometroaren arabera, PSOEk Espainiako hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke botoen % 33,3arekin. Urtarrilean baino 3,4 puntu gehiago dauzkate sozialistek otsaileko inkestan.

CISak emandako datuen arabera, Espainiako Gorte Orokorretarako hauteskundeak orain egingo balira PPk bigarren tokia berreskuratuko luke (% 16,7), sozialistengandik oso urrun baina Ciudadanos (% 15,3) eta Unidos Podemosen (% 14,5) aurretik.

Voxek botoen % 5,9 eskuratuko luke, urtarrilean baino 6 hamarren gutxiago.

Datu hauen arabera, PPk, Ciudadanosek eta Voxek botoen % 37,9 batuko lituzkete, PSOE (% 33,3) eta Unidos Podemosek (% 14,5) batuta baino gutxiago.

EH Bilduk botoen % 1 eskuratuko luke, eta EAJk % 0,9.

Inkesta otsailaren 1a eta 10a artean egin zuten, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek hauteskundeen aurrerapena iragarri baino lehen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena