Politika
Zintzilik dauden eskumenak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Orain, bi gobernuetako talde teknikoek lanean jarraituko dute, martxoan akordioa lortzen saiatzeko eta ahalik eta azkarren Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera deitzeko.
Albisteak (2)
Eskumenen transferentzien egutegian agertzen diren lehen zazpi eskumenen transferentziari buruzko dokumentazioa jaso du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak.
Aipaturiko zazpi transferentziak hauek dira: farmazia produktuak, trenbide lineak, eskola aseguruak, lan-erregulazioko espedienteek kaltetutako langileen erretiro laguntzak, eskola bidaiariak hezkuntza programa, obra publikoen ikasketa eta esperimentaziorako zentroa, eta berrikuntza teknologikoa eta administrazio instituzionala.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko iturriek azaldu dutenez, bi gobernuetako talde teknikoek lanean jarraituko dute, harik eta martxoan zehar akordioa lortzen saiatzeko eta Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera "ahalik eta azkarren" deitzeko.
Bi gobernuek lan-egutegi bat zehaztu dute, epe ezberdinetan eta 2020ra bitartean, Gernikako Estatutuan jasota dauden eta oraindik zintzilik dauden eskumenetatik 33 Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) eskualdatzeko. Dena den, egutegi horretatik kanpo gelditu da Gizarte Segurantzaren eskumena.
Aipaturiko kronograma Pedro Sanchezek apirilaren 28rako hauteskunde orokorrak deitu aurrekoa da. Dena den, hauteskundeak egin aurretik lehen zazpi eskumenen transferentzia gauzatzea espero du Eusko Jaurlaritzak.
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "elkarrizketaren bidea jarraituko du Gernikako Estatutua osorik bete arte"; hori baita "aurrera egiteko, herri bezala hazteko eta euskal gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko bidea", esan du lehendakariak.
Urkulluren arabera, Espainiako Gobernua "Eusko Jaurlaritzak proposatutako egutegiaren konpromisoa betetzen ari da". Orain, jasotako dokumentazioa aztertuko dutela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa