Politika
Transferentziak
agentziak | erredakzioa
PPk, Ciudadanosek, Forok eta UPNk onartutako mozioaren arabera, Pedro Sanchezen Gobernuak "Estatua desegituratuko du" eskumenen transferentzia negoziatuz gero.
Albisteak (2)
Iñigo Urkullu lehendakariak "preparikatzera deitzea" leporatu die Senatuan PPren mozioa onartu zutenei, hau da, Espainiako Gobernuari EAEren eskumenen transferentzia ez negoziatzea eskatzen zuen mozioa babestu zutenei.
Urkulluk mozio hori izan du hizpide Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan. Senatuak asteazkenean onartu zuen PPren proposamena, Fororen, Ciudadanosen eta UPNren babesarekin. Mozioaren arabera, Pedro Sanchezen Gobernuak "Estatua desegituratuko du" eskumenen transferentzia negoziatuz gero, "Gernikako estatutua bertan behera utzi eta estatus berria" nahi dutenei eskumen gehiago ematea izango litzatekeelakoan.
Lehendakariak, Alfonso Alonso PPren EAEko presidentearen galderari erantzunez, esan du mozioa "erabateko hankasartzea" dela, legea (Gernikako Estatutua) eta Konstituzioa urratzera deitzen duelako.
Urkulluren esanetan, legea betetzeak berdintasun printzipioa hausten duela esateak ez du zentzurik. "Berdintasuna ez da uniformitatea. Horren adibide argia, eta dagoeneko gainditua, frankismoak ezarritako uniformitatea izan zen, desberdintasun handienak eragin zituen", erantzun dio Alonsori.
Urkulluk esan du "oso oso kezkagarria eta larria" dela mozioa sustatu zuena euskal herritarra izatea, Iñaki Oyarzabala EAEko PPren senataria, alegia.
Erkidego baten eskumenak zabaltzeak berdintasun printzipioa urratzen duela esatea "falazia bat elikatzea" eta "probokazioa" da, azpimarratu du.
Egungo legegintzaldiari dagokionez, Alfonso Alonsori erantzun dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin izan duen jarrerak "ulermen eta elkarlan leiala" sustatu duela bai Sanchezekin, bai Rajoyrekin.
Era berean, gogorarazi du Mariano Rajoyren Gobernuarekin lortu zutela Kupoa eta Kontzertu Ekonomikoa berritzeko eta AHTa 2023an amaitzeko akordioa, baina ez zutela lortu transferentzien batzorde mistoa elkartzea eta Espainiako Gobernuak euskal legeen aurka ez egitea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa