Politika
Transferentziak
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko alderdien erreakzioak, Espainiako Senatuan Euskadira eskumen gehiago ez transferitzeko onartutako mozioaren harira.
Iñigo Urkulluk "oso larritzat" jo du Senatuaren mozioa. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakariak "oso larritzat" jo du Espainiako Senatuan Euskadira eskumen gehiago ez transferitzeko mozioa onartu izana. Lehendakariaren esanetan, "muga guztiak gainditzen dituen burugabekeria da".
Eusko Legebiltzarrera sartu aurretik Iñigo Urkulluk kazetariei iragarri dienez, datorren astearteko Eusko Legebiltzarraren bilerara eramango du mozioaren gaia, "oso larria baita".
Bestalde, Joseba Egibar EAJko bozeramailearen esanetan, mozioa "ez da inolako sorpresa", baina "mozio bat izanik, loteslea ez bada ere, argi uzten ditu borondate politikoaren nondik norakoak".
EH Bilduk, berriz, mozioaren aurkako gaitzespena erakusteko adierazpen instituzionala egitea proposatuko die Legebiltzarreko alderdiei, "Estatuarekin bestelako harremana izatea" eskatzeko eta EAEn hartzen diren "erabakiak errespetatu ditzaten".
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, "oso larria da Estatuaren inboluzioa". "Ez dakigu zer geldituko zaion legebiltzar honi", gaineratu du.
Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eskaria egin die PPko kideei, EAEkoei bereziki, Gernikako Estatutua, Espainiako Konstituzioa eta "Espainiarentzat zein proiektu babesten duten" argi dezaten.
Alfonso Alonsok, berriz, EAEko PPk mozioaren "puntu guztiak" babesten dituela esan du. Gainera, eskumenekiko alderdiaren jarrerak aldaketarik jasan ez duela azaldu du. Ildo horretan, Borja Semper PPko Gipuzkoako presidentearen hitzetan, haserre dago transferitu gabe dauden eskumenen kontuak piztutako eztabaida politikoa dela eta, "hauteskunde kanpainaren erdian, oso gai mamitsua baita".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa