Politika
Lekuko gisa
Agentziak | Erredakzioa
Lehendakariak lekuko gisa deklaratu baino bi egun lehenago, otsailaren 26an, Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiak, Artur Masek eta Roger Torrentek egingo dute.
Urkullu lehendakariak lekuko gisa deklaratu beharko du. Argazkia: Efe.
Auzitegi Gorenak otsailaren 28rako deitu du Iñigo Urkullu lehendakaria, Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketan lekuko gisa deklara dezan. Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiak bi egun lehenago egingo du, otsailaren 26an, Artur Mas Kataluniako presidente ohiarekin eta Roger Torret Kataluniako Parlamentuko presidentearekin batera.
Dei horren inguruan galdetuta, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du lehendakaria “erabat” prest agertu dela Justiziari laguntzeko, eta litekeena dela egun horretan Urkulluk “lehentasuna ematea epailearen eskariari”, nahiz eta otsailaren 28an ohiko osoko bilkura dagoen deituta Eusko Legebiltzarrean.
Dena dela, Erkorekaren hitzetan, oraindik ez dute goizeko hamarretarako finkatutako hitzordu horren ohartarazpenik jaso. Eguneko lehenengo parte-hartzea izango da, eta Gabriel Rufian ERCko diputatuak hitz egingo du ondoren.
Bestalde, Rajoyk otsailaren 26ko arratsaldeko saioa irekiko du, 16:00etan, eta ordu erdiko tartea izango du soilik hurrengo lekukoaren txandaren aurretik, Manuel Marchena auzitegiko buruak ezarri duenaren arabera, horrek lekuko gisa parte hartuko duten politikarien deklarazioa aurreratzea erabaki baitu, Espainian apirilaren 28an egingo dituzten hauteskundeetatik urruntzeko.
Auzitegiak aste honetan bertan bukatu nahi ditu akusatuen galdeketak, datorren astean lekukoen txanda izan aurretik, eta, hori dela eta, baliteke ostiralean eta larunbatean ere saioak egitea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa