Itxi

Politika

A28 hauteskundeak

Irene Montero: 'Atzerakoiei aurre egiteko boto erabilgarriena da Podemos'

Agentziak | Erredakzioa

Alderdi morearen 'bigarrenak' nabarmendu duenez, aspaldi daude 'prest' eta hauteskundeak 'irabaztera' aterako dira.

0:52
Irene Montero

Irene Montero Podemosen Kongresuko bozeramaile eta 'bigarrenak' uste du alderdi morea dela apirilaren 28ko "boto erabilgarriena". "Atzerakoiak" Espainiako Gobernura heltzea saihesteko, Kataluniarekin elkarrizketa "errealitate" bihurtzeko eta "milaka pertsonen bizitza aldatzeko" baliagarrienak direla esan du Monterok.

"Hortaz, gu aspalditik gaude prest irabaztera ateratzeko, eta apirilaren 28an irabaztera aterako gara", azpimarratu du Podemosen buruzagiak, Sanchezek iragarri duen hauteskunde aurrerapenari buruz hitz egiteko egindako agerraldian.

Bozak "aukera" moduan hartu ditu alderdi moreak. "Podemos bloke progresistaren indar nagusia izatea nahi dugu, horrela bakarrik osatuko delako herritarrei bizitza aldatuko dien neurriak hartuko dituen Gobernua", azaldu du.