16:23

Politika

Erorien Harana

Espainiako Gobernuak Franco hobitik ateratzea baimendu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Diktadorearen familiak 15 egunetan erabaki beharko du Francoren gorpua non hobiratu. Horretarako ezarritako baldintzak bete ezean, Gobernuak erabakiko du non ehortzi.

  • Erorien Harana

    Erorien Harana. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak ostiraleko Ministroen Kontseiluan eman du Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko agindua. Hortik aurrera, 15 eguneko epea izango du familiak diktadorearen gorpua non hobiratu erabakitzeko.

Dolores Delgado Justizia ministroak ostiral honetan Ministroen Kontseilu osteko prentsaurrekoan "Estatu" erabakitzat jo du neurria.

Halere, Gobernuak ez du baimenduko Francoren hilotza Almudenako kriptan ehorztea. Hori arrazoitzeko "legalki ezinezkoa" dela esan du Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzak.

Txosten baten bidez ukatu dute eskaria "ordena publikoa eta herritarren segurtasuna asaldatuko lituzkeelako", dela katedralean bertan, dela inguru horretan. Beraz, "herritarren eskubideei eta askatasunei mehatxu egingo lieke", dio txostenak.

Bestalde, Francoren gorpuzkiak hobiratzeko orduan, horretarako ezarritako baldintzak bete ezean, Gobernuak berak aukeratuko du diktadorea non ehortzi, betiere, "familiaren duintasuna errespetatuz".



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena